Musika-zuzendaritza eta bakarlaria
Thibault Noally
Lehen biolina
Thibault Noally
Claire Sottovia
Geneviève Staley-Bois
Bigarren biolina
Bérénice Lavigne
Alexandrine Caravassilis
Laurent Lagresle
Biola
David Glidden
Pierre Vallet
Biolontxeloa
Aude Vanackère
Kontrabaxua
Clotilde Guyon
Klabezina
Laurent Stewart
1982an sortu zuen Marc Minkowskik Les Musiciens du Louvre. Taldeak bizi berria ematen die garai barrokoko, klasikoko eta erromantikoko errepertorioei, garaiko musika-tresnekin interpretatuta.
Azken hogeita hamar urteetan, orkestrak arreta eman du Haendel, Purcell eta Rameauren berrinterpretazioengatik, baina baita Haydn eta Mozart eta, berrikiago, Bach eta Schuberten berrinterpretazioengatik ere. Era berean, oso ezaguna da XIX. mendeko musika frantsesa jotzeagatik: Berlioz (Les Nuits d’été, Harold en Italie), Bizet (L’Arlésienne) eta Massenet (Cendrillon), besteak beste. Operaren arloko arrakasta berrienek hauek hartzen dituzte barnean: Alceste (Garnier opera, Paris) eta Orfeo ed Euridice (Salzburgo; MC2: Grenoble) eta Armide Gluckena (Staatsoper de Vienne), Alcina Haendelena (Staatsoper de Vienne), Gala de Mozart orkestraren hogeita hamargarren urteurrenarengatik, Cuentos de Hoffmann Offenbachena (Salle Pleyel, París), Flying Dutchman Wagnerrena (Versallesko opera, MC2: Grenoble; Vienako Konzerthaus; Bartzelonako Palau; Theater an der Wien), Lucio Silla
Mozartena (Mozartwoche, Salzburgoko Udako Jaialdia eta Musikfestbremen, non orkestra erregulartasunez aritzen den 1995az geroztik), Le Nozze di Figaro (Teatro an der Wien, Versallesko opera) eta Don Giovanni (Versallesko opera).
2017-2018 denboraldian, orkestrak Bach aurkeztuko du Europako lau biratan (Eguberrietako oratorioa, Anne-Sofie von Otterrek abestutako kantatak, Brandenburgoko kontzertuak eta Pasioa San Mateoren arabera). Parisen, Mozarten bi lan interpretatuko dituzte (bat zaldiekin): Réquiem, Bartabasekin La Seine Musicalen, eta Così fan tutte, Ivan Alexandreren eszenaratzearekin, Versallesko operan, eta kontzertuko bertsio batean emango dute Grenoblen. Haydnen Sinfonías completas de Londres lanaren ondoren 2010ean, Sinfonías de Schubert 2012an eta Dietsch eta Wagnerren Flying Dutchman 2013an, orkestrak Pasión según San Juan de Bach kaleratu zuen 2017ko apirilean.
Isere departamenduaren, Auvernia-Rhone-Alpeetako eskualdearen, Frantziako Kultura eta Komunikazio Ministerioaren (DRAC Auvernia-Rhone-Alpeak) eta enpresa askoren laguntzarekin (Banque Populaire des Alpes, Deloitte, Air Liquide y A2A...), Les Musiciens du Louvre taldeak heziketa- eta dibulgazio-programa zabala du, musika klasikoa bultzatzeko Auvernia-Rhone-Alpeetako eremuan.
Antonio Vivaldi
(1678-1741)
Concierto para cuerdas en do mayor, RV 116.
Concierto para cuerdas en mi menor, RV 134.
Concierto para cuerdas en sol menor, RV 156.
Las cuatro estaciones
Concierto n° 1 en mi mayor, op. 8, RV 269, “La primavera” (Le Printemps).
Allegro / Largo / Allegro
Concierto n° 2 en sol menor, op. 8, RV 315, “L’estate” (L’Été).
Allegro non molto - Allegro / Adagio - Presto - Adagio / Presto
Concierto n° 3 en fa mayor, op. 8, RV 293, “L’autunno” (L’Automne).
Allegro / Adagio molto / Allegro
Concierto n° 4 en fa menor, op. 8, RV 297, “L’inverno” (L’Hiver).
Allegro non molto / Largo / Allegro
Gutxi gorabeherako iraupena: ordu 1 eta 10 minutu.
Gutxi dira imajinario kolektiboan dauden musika klasikoko musikagileak. Gutxiago gure gizartearen zati handi batek ezagutzen dituen lanak eta are gutxiago kultura minimo bat duten pertsona gehienen oroimenean dauden lan horien zatiak, musika klasikoa entzutearen zaleak izan edo ez. Beethovenen 5. sinfoniaren hasiera, Mozarten 40.aren hasiera, Gaueko serenata txikiaren hasiera edo gaur arratsaldeko programa osatzen duten lanak, Vivaldiren Lau Urtaroak, denon gogoan daude. Azken horietatik, gutxienez udaberriko ritornelloa ezaguterraza da hasi eta berehala.
Ezaugarri hauek dituen programa bati aurre egiteak harridura eragin dezake, eta hemen neure esperientziaz ari naiz. Nolabaiteko alarma sentipena sor dezake: “Berrio ere Lau Urtaroak”. Honetaz ari naizela, aitorpen pertsonal bat egin behar dizuet, pitin bat lotsatuta. Kontzertu horiek zuzenean entzun nituen azkeneko aldian –kasu horretan ere Lizarrako Antzinako Musikaren Astean–, sartu baino lehen, burugabeki pentsatu nuen agian hobe izango zela hiri eder honetako kale lasaietan paseo bat egitea beste behin ere “buruz” dakizkidan lan batzuk berriro entzutea baino. Zorionez, kontzertua aurkeztu behar izan nuen, eta lotsak eragotzi zidan San Migel elizatik ateratzea. Esan dezaket zerbait ikasi nuela, edo hobeto esanda, barneratu nuela, espero dut betiko barneratu izana, jada ezagutu behar nuen esaldi hau: musikak, artea denez, erabateko esanahia hartzen du zuzenean interpretatzen denean.
Bizi garen garai honetan, zorionez, edozein lan entzuteko erraztasuna, klasikoa edo modernoa izan, ez dago CD baten eskueran, klik baten eskueran baizik. Zeinahi tokitan, zeinahi ordutan, eta sakelako telefonoaren gailu bat besterik ez dudala, Vivaldiren urtaroak, gregoriar kantua, Brucknerren 9.a edo O.T.ren azken arrakasta jar dezaket. Bere alde onak ditu, zalantzarik ez da, baina arriskuak ere baditu. Arrisku esaten dudanean adierazi nahi dut pentsa daitekeela musika, artea denez, erregistratuta gelditzen dela, margolan bat oihalaren gainean edo estatua bat marmolaren gainean erregistratuta gelditzen den moduan. Eta ni bertan erori nintzen arratsalde hartan. Eta kontua ez da bakarrik ez dela gauza bera Meninak edo Musua ikustea edo haien erreprodukzio bat. Kontua da musikan beste arte batzuekin gertatzen ez den zerbait gertatzen dela. Lanak erabateko indarra, esanahi osoa, hartzen du soil-soilik soinuak sortzen diren unean. Izan ere, musikagileak musika ontzen du, baina interpretaziorako leiho bat zabalik uzten du. Erreprodukzioa hori besterik ez da (eta hori besterik ez, alajaina), erreprodukzioa. Ez gara XVII. mendeko aristokratak, gure gau-jaialdiak alaitzen dituen orkestra bat gure zerbitzura dugunak, eta, hortaz, nahi dugunean musika entzun ahal izatea abantaila handia da. Era berean, abantaila da betiko gozatu ahal izatea interpretazio bikainez, lehen mailako interpreteek egindakoak, nahiz eta gure artean ez egon jada. Baina ezin gara hor bakarrik gelditu eta kontzertu batean musikariaren eta entzulearen artean sortzen den magia bakan eta errepikaezina galdu.
Errepikaezin hitza nabarmendu dut, letra etzana jarrita, beste gogoeta bat eragiten didalako. Kontzertu batek eragiten dizkigun sentipenak, sentimenduak, ezerezetik bezala jaiotzen dira soinutik abiatuta, klimaxa lortzen dute gure ariman, batzuetan malkoak eragiteraino, eta hil egiten dira, gutxi gorabehera pixkana (batzuetan zenbait ordu irauteko zortea izan dezakegu, gutxienez azken astinduak), behin bukatuta. Eta kito. Esperientzia hori ezin errepikatuzkoa da. Badakit ez dudala berriro zapalduko San Migel elizatik ateratzea lotsa eman zidan arratsalde hartan sentitu nuen zerua. Beste bat zapalduko dut. Izan ere, Vivaldiren Lau Urtaroak berriro entzuteak, oraingoan Les Musiciens du Louvre taldeak interpretatuta, Vivaldiren Lau Urtaroetara berriro irekitzea baitakar. Berriro ere interpelatu gaitzaten, hunkitu gaitzaten prest egotea, sentiarazten uztea igarotako esperientziak edo sentipenak errepikatu behar izan gabe. Berrikuntzara zabaltzea ezaguna zaigunetik. Erabateko erronka. Vivaldiren gainean asko idatzi da, eta, beraz, ez gara geldituko erraz aurki daitezkeen ohar biografikoak idazten. Apaiza zen, ilegorria, 25 urterekin di violino irakaslea izan zen Veneziako Della Pietà umezurztegian. Operak eta kantatak ez ezik, instrumentuetarako 500 lanetik gora ere ondu zituen, concertoaren eskemari jarraituta gehienak. Instrumentu-talderako forma horrek eskema bat lortua zuen jada bere garaian, 3 mugimendutan oinarritzen zena eta ezaugarri nagusia kontrasteen bilaketa zuena. Kontraste tinbrikoak, musika-tresna desberdinen artean, intentsitateetan, ez bakarrik leunaren edo larrien artean, baizik eta orkestra-masaren, tutti, eta instrumentu bakarlariaren edo bakarlarien artean, edo tempin, presto azkarraren eta largo barearen artean.
Gaur arratsaldeko kontzertuan, harietarako eta baxu jarraiturako hiru concerti entzungo ditugu, RV 116, RV 134 eta RV 156 –eta haietan instrumentu-taldeak osotasun moduan funtzionatzen du, jarraituaren oinarri harmonikoaren gainean eutsita–, eta Le quattro stagioni. Lau Urtaroetako lau kontzertuak, egiatan, biolinerako eta hari-orkestrarako lau kontzertu dira, baxu jarraituarekin, hau da, aurrekoekiko bitxitasun bat dute: bakarlari bat dute. 20ko hamarkadaren hasieran konposatu zituzten eta, beste zortzirekin batera, 1725ean kaleratu zituzten, Il cimento dell’armonia e dell’inventione izenburupean. Bilduma berean, musikaz kanpoko erreferentziak egiten dituzten beste hiru kontzertu daude: La tempesta di mare (5.a), Il piacere (6.a) eta La caccia (10.a). Gero musika programatikoa esango geniona maiztasunez landu zuen italiar maisu bakarra izan zen Vivaldi, hau da, kontzepzio estetiko orokorren eta instrumentu-musikaren indar semantikoa hitz- eta kontzeptu-erlazio baten ebidentziarekin erakusteko borondatearen artean mugitzen dena, kasu honetan, natura imitatzeko indarra, barrokoan instrumentu-musikak izan zuen emantzipazioarekin bat-etortzean edo egokitzean. Beste alde batetik, esan daiteke berez estetikoak eta artistikoak diren oinarri horiez gain, komertzialagoak ziren beste batzuk ere izan zirela; izan ere, musikaz kanpoko izenburu batzuek ahalbidetzen baitzuten nolabait nabarmenaraztea anonimatotasuneko konposizioak garai hartako ekoizpen ugariaren artean eta, hartara, agerian gelditzea editoreen eta edizioen erosle izan zitezkeen artean.
Arrazoi batzuengatik edo beste batzuengatik, ildotik kanpo aritzea eta gauzak irudikatzea gogoko dudanez, askotan pentsatu dut Vivaldik, bostehun eta gehiago konposizio horien artean, lausoki sumatu ote zuen Lau Urtaroak ontzean garai guztietako lan ezagunenetako bihurtuko zela. Partitura poemen bidez laguntzean eta musika hain zuzenak diren deskripzio-ezaugarri batzuen bidez laguntzean (euria, elurra, txakurraren zaunka…), partitura inprimatuetan bertsoak eta azalpenak emateko iruzkinak sartuta, ohartuta egin ote zuen proposatzea ez bakarrik naturako irudiak soinuen bidez sortzea, baizik eta benetako sentipenak komunikatzea, adibidez, elurraren hotzak, beheko suaren beroak, gure oinetan leial eserita dagoen gure maskotak eragiten duen plazerak edo ekaitz baten suminak eragindakoak.
Ziur asko, ohar hauek irakurtzen ari zaretenetako inori ez zitzaion bururatuko niri duela urte batzuk otu zitzaidan burugabekeria. Jar zaitezte eroso, horrenbestez, eta utz ezazue gorenetik hurbil dagoen musika honek zeuen burua eramaten, Vivaldi ehunka aldiz idazteko gauza izan zen forma batetik, concertotik, haietako bakoitza bere bikaintasunez betea.
Manuel Horno
Musikologoa