es | eu

Sevillako Orkestra Barrokoko Bakarlariak

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2017ko irailaren 4, astelehena - 20.15etan
Prezioa: 12.00 €

Sarrerak erosi

BIOLINA
ALEXIS AGUAD, LEO ROSSI

BIOLA
KEA ARTETXE

TXELOA
MERCEDES RUIZ

KONTRABAXUA
VENTURA RICO

KLABEA ETA ORGANOA
ALEJANDRO CASAL

SOKA PULTSATUA
JUAN CARLOS DE MULDDER 

Sevillako Orkestra barrokoa Ventura Rico baterako sortzaileak eta egun zuzendari artistikoa den pedro Gandia Martinek elkarrekin sortutako proiektua da, eta antzinako musika irizpide historizistekin interpretatzen aritzen diren Espainiako taldeen lehen mailan aurkitzen da, ezbairik gabe.

Jarduera artistikoa Espainiako eta Europako eszenatoki garrantzitsuenetan garatzen du, eta batik bat Sevillan eta Andaluzian. 1995. urtean sortu zenetik, nazioarteko ospetsuen lankidetza izan du; besteak beste, Gustav Leonhardt, Christophe Coin, Sigiswald Kuijken, Jordi Savall, Monica Huggett, diego Fasolis eta Enrico Onofri.

Harmonia Mundi, Lindoro eta Almaviva etxe diskogra koentzat grabatu ondoren, Sevillako Orkestra barrokoak ObS-prometeo sortu du. bestalde, honako sari hauek jaso
ditu: Gramophone aldizkariaren Editor's Choice, Excepcional de Scherzo, Ritmo parade, Recomendable de Cd Compact y AudioClásica, 5 Goldberg izar, e.a.

2011. urtean, Musikaren Sari Nazionala eman zioten. Halaber, ondorengo sariak eskuratu ditu: Manuel de Falla 2010 Saria, FestClásica 2011 Saria eta Sevillako Udalaren Ohorezko Saria. Sevillako Orkestra barrokoak honako hauen lankidetza du: Kultura Ministerioa, Andaluziako Junta, Sevillako Udala eta Sevillako Unibertsitatea. 

MÚSICA EUROPEA EN TIEMPOS DE MURILLO

DARIO CASTELLO

(1590-1658)

Sonata Decima quinta à quattro, para cuerdas y bajo continuo (Sonate concertate in stil moderno, libro secondo, Venecia, 1644)

BARTOLOMÉ DE SELMA Y SALAVERDE (1595-después de 1638)

Canzon 11 a 2, para bajo y soprano 

Susana Passeggiata para bajo solo,

viola da gamba y bajo continuo

(Canzoni fantasie et correnti da suonar ad una 2. 3. 4 con basso continuo, Venecia,

1638)

FRANCISCO CORREA DE ARAUXO (1584-1654)

Cantollano de la Inmaculada

con tres glosas

(Libro de tientos y discursos... intitulado Facultad Orgánica, Alcalá de Henares,

1626)

JOHANN ROSENMÜLLER

(1619-1684)

Sonata Nona a 5

(Sonatae a 2, 3, 4 e 5 stromenti da arco et altri, 1682)

Grave Allegro Adagio Presto Adagio Largo Adagio Presto 

HEINRICH IGNAZ FRANZ BIBER
(1644-1704)

Sonata I. La Anunciación

(Rosenkranz Sonaten) Adagio

Praeludium Variatio Aria allegro Variatio Adagio Finale

JOHANN HEINRICH SCHMELZER (1623-1680)

Lamento sopra la morte di Ferdinand III

Adagio
Allegro
die Todetenglockh Adagio
Allegro
Adagio

Die Fechtschule

Aria I & II

Sarabande

Courente

Fechtschule

Bader Aria 

EGITARAUARI BURUZKO OHARRAK

    1618. urtean Sevillako Magdalena elizan bataiatu zuten artearen historiako pintorerik ospetsu eta maitatuenetako bat: Barlomé Esteban Murilo (1617-1682).  Atsegina eta onbera, Antonio Palominok (1655-1726), Espainiako Urrezko Mendeko artisten aztertzaile eta biografo nagusietako bat izan zenak, honela deskribatu zuen: "zeruak bere arteari emandako bikaintasunarengatik eta bere izaeraren dohainengatik , pertsona ona, tratu atseginekoa, umila eta apala izanda". Sevillan jarduera aparta izan zuen eta oso harreman onak izan zituen zenbait artista ospetsurekin, hala nola Velazquez, Zurbaran eta Canorekin. Murillo artista bizkorra izan zen, eta errealitatea zorrozki hautemateko gaitasuna duen. E. Valdivieso Gonzalezentzat, "garaiko erlijio eta gizarte idealen interpreterik onena" zen. 

    XVII. mendean hiri kosmopolita izan zen Sevilla, barrokoaren idealetan erabat finkatuta zeuden arte-joerei irekia, eta hainbat arte- eta musika-talentu eman zizkion munduari. Errenazimentuan Sevillako katedrala polifonia klasikoaren zentro nagusi bihurtu zen kaperako zenbait maisurekin, hala nola Cristobal de Morales (1500-1553) eta haren ondorengo garrantzitsuenetako bat izan zen Francisco Guerrerorekin (1528-1599). Azken hori, ziur asko, Francisco Correa de Arauxo (1584-1654) Sevillako organista birtuoso eta konpositoreak izan zuen maisurik garrantzitsuena izan zen. Hamabost urterekin bakarrik Salvador elizako organista bihurtu zen eta horretan jardun zuen 1636. urtera arte. Organokorako musika-konpositore berritzaileena izan zen XVII. mendean, eta bere artea Bartolome Esteban Murillo iradoki zen Sevillan bertan bizi eta garatu zuen. Suposa dezakegu bi artistek elkar ezagutu zutela. 

    Correa de Arauxok Antonio de Cabezonengandik hartu zuen organorako musikaren tradizio guztia, eta bere musika-hizkuntza Sevillako San Salvadoreko organoan lan zuen. Organo zoragarri hori 1613. urtean berritu zuten eta XVII. mendeko Espainiako organoen adibiderik interesgarrienetako bat da. Musika-tresna horrekin Espainiako musikaren historiako organorako lanik ikusgarrienetako bat konposatu zuen: "Facultad Orgánica", 1626. urtean Alcalá de Henaresen argitaratu zuena. Zifrazko idazketa-sistema erabiliz, Correa de Arauxok hirurogeita hiru tentu konposatu zituen, genero eta doinu guztietan, lau abesti glosatu, bertsoak eta glosak "Andre Maria Birjina Sortzez Garbiaren kantu lauari" buruz.  Zailtasun mailaren arabera antolatuta, bildumaren ikuspegi pedagogikoa erakusten duena, lan hauek erregistro erdiko teknikaren musika-hizkuntza eta garapen berri erakusten dute, XVII. mendeko Gaztelako organoetan nobedadea zena.

    "Andre Maria Birjina Sortzez Garbiaren kantu lauari" buruzko glosen izaera sakon eta lasaian oinarritu zen Murillo Sortzez Garbiaren irudi argitsua margotzean, zerura igotzen, zuriz eta urdinez jantzita, eskuak bularrean gurutzatuta, ilargia zapaltzen eta zeruari begira. Ahots desberdinen arteko aldaketek eta apaindurek XVII. mendeko bigarren hamarkadatik aurrera Europa osotik zabaldu zen Italiako lehen italiar barrokoaren instrumentuentzako konposizioen parena dagoen hizkuntza baten adierazpena erakusten dute. Eta garaiko instrumentuzko lan gehienetan bezala ez du galtzen jatorrizko izaera askotariko instrumentuz osatutako multzo bat gisa gauzatzen bada. 

    XVII. mendeko Espainiako konpositoreak, oro har, katedral bateko abesbatzan sartzen ziren, kaperako maisu gisa edo organista gisa. Baina batzuek Espainiatik kanpo lana bilatzera joatea erabaki zuten; Tomas Luis de Victoriak dagoeneko XVI. mendearen amaieran egin zuen, eta Austriarren erregealdian zehar Barrokoaren instrumentuzko musikaren egile garrantzitsuenetakoek ere aukera horretatik jo zuten. Bartolomé de Selma y Salaverde (c. 1595-1638 baino beranduago) horietako bat izan zen. Oso gutxi dakigu hari buruz. Haize-instrumentuak egiten zituen familia baten barruan jaio zela dirudi, eta bere aita Madrilgo Errege Kaperako "instrumentuen maisua" izan zela. Agustindarra izan zen eta berehala nabarmendu zen fagotista birtuoso gisa. Hainbat partitura argitaratu zituen instrumentu horretarako. Badakigu Austriako Leopoldo artxidukearen kaperan lan egin zuela, Innsbrucken, 1628 eta 1630 urteen artean, eta xehetasun jakinik ezagutzen ez ditugun beste gorte batzuetan. hala ere, Austrian edo Polonian kokatzen dugu, herrialde horietako musikariengan izan zuen eraginarengatik. 

    Selma y Salaverderengandik gordetzen dugun lan bakarra Venezian argitaratu zen 1638. urtean, eta hau da bere izenburua: “Primo Libro de Canzoni, Fantasie et Correnti da suonar ad una 2. 3. 4. Con Basso Continuo”. Poloniako eta Suediako printzea eta Breslauko apezpikua zen Juan Carlosi eskainita dago. Hiri horretan bildumaren ale bakarra gordetzen da, baina hondatuta dago, Bigarren Munduko Gerrako bonbardaketa batengatik. Selma y Salaverderen kanzona ugariek aparteko modernotasuna erakusten dute ahotsen tratamenduan eta elkarrizketan, bi edo hiru tresna melodiko baxuarekin etengabe, eta M. Castellanik adierazi moduan "piano" eta "forte" efektuak maiz erabiliz, edo "presto", "allegro" edo "affetti" gisako mugimenduak.  Badakigu Selmak, Veneziako eskolako instrumentuzko musikako beste konpositore batzuek ez bezala, hala nola Dario Castello, ez zuela zehazten zer instrumenturekin egin behar ziren partiturak; instrumentu bakoitzaren tesitura bakarrik geratzen zen argi.

    Ez dago zalantzarik lehen Barrokoaren instrumentuzko musika hedatzen goi-mailako gunea izan zela Venezia. Han hainbat kanzona eta sonata bilduma argitaratu ziren instrumentu askotarako, bai haize-instrumentuetarako, bai hari-instrumentuetarako. Biolina izan zen lan gehien eman zituen, eta baita interpretazioetan arrakastarik handiena lortu zuena ere. XVII. mendearen lehen erdialdean Venezian argitaratu ziren biolin eta baxurako sonatak aurkako zenbait mugimendu-ataletan antolatuta zeuden: pasarte oso biziak eta motelak nahasten diren, eta gehienetan, inprobisazioaren teknika tradizionalen arabera gauzatzen zen.  J. Walter Hillek azaltzen duen moduan, teknika horietan bi edo hiru biolin txandakatzen ziren, irudi apaingarria errazak joz, nolabait erraza ere zen etengabeko akonpainamenduarekin. Darío Castelloren (1590 inguru-1658) sonatak konposatzeko modu horren adibide ederrak dira. 

    Castello hil zenean Johann Rosenmüller (1619-1684) heldu zen Veneziako San Marcosera. Alemaniako musikaria abeslari moduan aritzen zen Santo Tomas elizan, eta organista gisa San Nikolasen, biak Leipzigen, Bach baino mende bat lehenago. Abesbatzako neska-mutilekin zerikusia zuen auzi ilun baten ondorioz Leipzigeko espetxean sartu zuten, baina ihes egin eta Venezian errefuxiatu zen hogei urte baino gehiago. San Marcosen izan zuen lanpostuaren ondoren konpositore gisa aritu zen Rosenmüller Ospedale della Pietá zentroan, Antonio Vivaldik postu hori hartu baino urte batzuk lehenago. Bere sonatetan Alemaniako eta Italiako kutsuko elementuen konbinazioak nabariak dira.

    XVII. mendearen erdialdean, Italiako eragina zuten instrumentuzko multzoetarako musika indarrez heldu zen Habsburgoko gortera. Han biolin-jole gisa aritu zen Johann Heinrich Schmelzer (c.1623-1680), eta instrumentuaren birtuoso gisa nabarmendu zen. Hainbat partitura konposatu zituen, eta hori dela eta Fernando III. enperadoreak saritu zuen, musikazale handia zelako, baita konpositorea ere. Westfaliako Bakea sinatu zuen enperadorearen gortean Italiako musikariei beti egin zieten harrera ona, eta Schmelzer, austriarra zen arren, Antonio Bertali maisuarengandik ikasi zuen konposatzen, eta primeran konbinatu zituen Italiako zuzentzeko modua eta ahotsak Alemaniako musikaren izaerarekin apaintzeko modua. Italiako eragin hori hoberen islatzen duen bere lanetako bat "Lamento" da, Fernando enperadorearen omenez konposatutakoa. 

Garai hartako Alemaniako konpositoreentzat, eta Schmelzer ez da salbuespena, oso erakargarria zen musika programatiko eta deskribatzailea. Hainbat obra egin ziren. Harrigarria eta zoragarria da 1668. urtearen inguruan konposatu zuen “Die Fechtschule” [“Eskrimaren eskola”].  Dantzako piezekin ganberako sonata antzeko bati jarraituz, suite moduan, Schmelzerrek partitura koloretsua lortu zuen. Hor, “Fechtschule” izeneko mugimenduan bi aurkarien arteko ezpata-kolpeak deskribatzen dira, eta azken mugimenduan, “Bader Aria”, borrokaren amaieran bi aurkariak bainuetxean atseden hartzen dutela deskribatzen da. 

Diotenez, Schmelzerren ikasle nagusietako bat Heinrich Ignar Franz Biber (1644-1704) izan zen, jatorriz txekiarra zen biolinaren birtuosoa.  Grazen gortean denbora laburrean egonda, Biber Salzburgoko kaperako maisu gisa kontratatu zuten, hala ere, nolabaiteko askatasuna izan zuen eta Europatik zenbait kontzertu-bira egiteko aukera izan zuen. Hor, biolina jotzeko zuen trebetasun handia erakutsi zuen, eta bere garaiko biolinistarik onena gisa hartu zuten. Biberren lanik harrigarrienen artean daude “Arrosarioaren sonatak” (1676), biolinerako eta baxu jarraiturako. Lanaren lehen argitalpenean sonata bakoitzaren sarreran Arrosarioaren hamabost misterio bakoitzari buruzko grabatu bat sartu zen. Salzburgoko Maximiliam Gandolph artzapezpikuaren gortean oso hedatuta zegoen Arrosarioa otoi egitea, eta ziur asko, aipatutako grabatuak Austriako hiriko Arrosarioaren Kofradiako bilera-aretoa apaintzen duten pinturetan oinarritu ziren. Badakigu Murilloren erlijio-emanaldiek arrakasta handia izan zutela atzerrian, eta diotenez, grabatu eta estanpa gisa, irudi horiek Sortze Garbiaren irudia goretsi zuten kutsu katolikoko leku nagusietara heldu ziren.

Aipatzekoa da Biberrek "scordatura" teknika erabili zuela bere Arrosarioaren sonata ospetsuetan. Noten afinazio-aldaketak malguak dira eta biolinaren hainbat tinbre-baliabiderekin lotzen dira. Horrela, lan horiek benetako artelan bihurtzen dira, finduta, harrigarriak eta oparoak. Alemaniako musika programatikoaren modaren eraginez, hein handi batean Schmelzerrek igorritakoa, Biberen sonatek bereziki inspiratuak diren une deskribatzaileak dituzte. “Adierazpena” sonatan, esaterako, aingeruaren hegada entzuten da, arkuaren mugimenduaren abiadurarekin, Sonataren hasieran eta amaieran.

MAR GARCÍA GOÑI. Musikologoa.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.