es | eu

Aurkezpena

ESTELLA-LIZARRAKO ANTZINAKO MUSIKAREN 55. ASTEA 

FESTA

Musikarik gabe ez dago festarik eta ez dago bere baitan festa baten aldarria gordetzen ez duen musikarik, izan mundutar itxuran, izan espiritualean. Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak printzipio hori du abiapuntu, eta hori uste osoa ere bada. Era horretan, 55. edizio honetan, «festa» eta «musika» bi kontzeptuak bat egin eta nahasten diren programa planteatu da, pertsona guztiak bizitzaren etengabeko ospakizun batera deitzeko. Hemeretzi ikuskizun musikal izango dira alaitasunez beteriko aste baterako proposamenekin, eta musika, dantza eta poesia elkartuko dira gure jaialdiaren berrogeita hamabost urteko ibilbidea ospatzeko. Egun horietan zehar, aire zabaleko ikuskizunak, emanaldi solidarioak, gure plataformak artista berrientzat dituen saioak, dantza errenazentistari eta barrokoari buruzko tailerra eta izen handiko interpreteen kontzertuak izango dira. Era berean, lehen aldiz, egoitzako artistaren kontzeptua sartu dugu, EGERIA ahots laukote femeninoarekin, Erdi Aroko musikan espezializatua, FestClásica sarien azken edizioaren irabazlea. Aste osoan zehar gurekin izango da errezitaldi bat inpaktu sozialeko bi emanaldi eskaintzeko Lizarrako Luz egoitzan eta Anfasen egoitzan. Horiekin batera, etengabe hazten eta sendotzen ari diren talde eta interpreteek musika txoko guztietara eramango dute, Lizarra, aurten ere, antzinako musikaren hiriburu bihurtzearekin batera, udak bere azken haize leunak desagerrarazi aurretik.

Horiek dira gure kredentzialak. Horixe da aste bikain baterako proposamena. Hona hemen gure festa.

Zuzendari artistikoa: Raquel Andueza

-------------------

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak mende erdi baino gehiago egin du XVIII. mendeko klasizismoaren aurreko musika historikoa zabaltzen.

Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Europako Antzinako Musikako Jaialdien Sareko (EAMS) kide da.

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa, Raquel Andueza

KONTSULTA EZAZU PROGRAMA OSOA HEMEN

Aurkezpena

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.