Esoporen jatorrizko alegiak, eta La Fontainek eta Samaniegok garai barroko eta ilustratuan egin zituzten ondorengo bertsioek, txirrita bihurtu zuten alferkeriaren sinbolo nagusi, inurri langilearen aldean. Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen ideia izan da ekoizpen hau; bertsio honetan, txirrita da azalpenak emateko hitza hartzen duena, Dani Zapicok tiorban duen birtuosismoaren babesarekin. Testua Miguel Barrero idazlearena da.