Bai jeloskortasunak bai erantzun gabeko maitasunak, indiferentzia edo traizio forma hartuta, ezinbestean eragiten dituzte muturreko erreakzioak, errabia neurrigabea eta gorroto-adierazpen bortitzak. Abiapuntu hartuta narrazio mitologikoak eta, besteak beste, Ariostok eta Tassok sinatutako testu literarioak, hainbat konpositorek, hala nola Lully, Charpentier, Rameau eta Clérambaultek, musika jarri zieten emoziorik apasionatuenei, afektu erienei eta pasio ankerrenei: Orlando amorru bizian, Angelicak utzi ondoren, errabiaren adibide paradigmatikoa dugu; Medea aztiaren sadismo infantizida nazkagarria; Jupiterren eta Neptunoren arteko duelu ankerra, Tetis ninfaren maitasuna lortzeko; edo Armida sorginaren mendeku-egarria Rinaldo zaldunaren aurka. Horiek denak elokuentzia sotil eta sutsuarekin adierazten dira, estilo frantses puruan.
Taldearen webgunea: