es | eu

Farándula kastizoa. Etxarte eta antzokietako musika instrumentala

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2021ko martxoaren 21, igandea - 12.30etan

Jorge Jiménez, biolina

Daniel Pinteño, biolina

Ruth Verona, biolontxeloa

Pablo Zapico, gitarra

Daniel Zapico, tiorba

Aarón Zapico, klabezina eta zuzendaritza

*Musikariren bat aldatu egin daiteke parte hartzea ezinekoa badu 


FARANDULA KASTIZOA. ETXARTE ETA ANTZOKIETAKO MUSIKA INSTRUMENTALA.

Obertura

José de Nebra (1702 - 1768): Iphigenia en Tracia, obertura - Allegro

Bernardo Álvarez Acero (1766 - 1821): Fandango

Lehen eguna

José Castel (1737 - 1807): 3. sinfonia- Allegro

Nicolás Conforto (1718 - 1793): Sinfonía de La Nitteti - Andante alla francese

Vicente Baset (1719 - 1764): Sinfonia a più stromenti (Bas-3) - Allegro assay; Adagio; Minuete

Bigarren eguna

Juan Bautista Mele (ca.1701 - 1752): Sinfonía de Angelica e Medoro - Allegro; Andante

Nicolás Conforto: Fandango

Vicente Baset (1719 - 1764): Apertura a più stromenti (Bas-7) - Allegro assay; Andante moderato; Presto

Hirugarren eguna

Nicolás Conforto: Sinfonía de Siroe - Con ira; Andante alla francese; Allegro

Francisco Corselli (1705 - 1778): Obertura de La cautela en la amistad - Andante; Rondeau. Allegro

José de Nebra: Obertura de Iphigenia en Tracia - Minué; Allegro

Amaiera

José Castel: 3. sinfonia - Minuetto

Vicente Baset: Apertura a più stromenti (Bas-5) - Allegro assay; Adagio; Allegro


FORMA ANTIQVA

Forma Antiqva  musika barrokoko taldea da, etaPabloDaniel eta Aarón Zapico anaiak ditu ardatz. Osaera aldakorrekoa izaki, haren belaunaldiko jotzailerik bikainenak bildu ohi ditu, eta musika klasikoko Espainiako talderik garrantzitsuena da kritikarien aburuz.

Taldearen 20 urteko ibilbide oparoan, kontzertuak eman dituzte Espainiako jaialdirik eta ziklorik ospetsuenetan:  Errege Antzokian, Musika Auditorium Nazionalean eta Juan March Fundazioan, Madrilen; Auditoriumean eta Kataluniako Musikaren Jauregian, Bartzelonan; Musikaren Jauregian, Valentzian; Opera denboraldien inaugurazioetan Oviedon eta Arriaga Antzokian, Bilbon; Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian, Granadan; Nazioarteko Musika Jaialdian, Santanderren; Musika Hamabostaldian eta Jazzaldian, Donostian; Musika Erlijiosoaren Astean, Cuencan; Pórtico Jaialdian, Zamoran, eta Antzoki-Auditoriumean, El Escorialen, besteak beste.

Nazioarteko agenda beteari esker, jaialdi eta nazioarteko areto handietan jo izan dute, hala nola Frick Collection-ean, New Yorken; York Early Music Festival-ean, Erresuma Batuan; Ludwigsburger Schlossfestspiele, Musikfestspiele Potsdam eta Thüringer Bachwochen-ean, Alemanian; Van Vlaanderen-ean Brujasen (Belgika); Letní slavnosti staré hudby-n eta Prátelé Praského jara-n, Txekiar Errepublikan; Canberra International Chamber Music Festival-ean, Australian, eta Lingotto Musica-ren Auditorium Giovanni Agnelli-n, Turinen (Italia). Bestetik, Forma Antiqva beste areto eta auditorium anitzetan aritu da Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Alemania, Suitza, Grezia, Txekiar Errepublika, Polonia, Serbia, Bolivia, Brasil, Peru, Txile, Panama, Mexiko, Kolonbia, Japonia eta Singapurren.

2012an Antonio Vivaldiren Lau Urtaroak  grabatu zuen (The Four Seasons). Lan hura «erreferentziazkotzat» jo zuten Espainiako eta Europako kritikariek, eta haien aurreko grabaketa (Concerto Zapico) bezain ederki saldu zen Europako herrialde askotan. Kultuzkotzat jotzen den diskoetxe baterako baizik ez dute grabatzen, Alemaniako Winter & Winter-rako, eta entzule eta kritikarien aho bateko gorespena jaso dute haien grabaketa guztiek: Supersonic  (Pizzicato), Excepcional (Scherzo), Recomendado (CD Compact), Excelente (Ritmo), Prelude Classical Music Awards 2009; izendapenak 2010, 2011 eta 2016an International Classical Music Awardsetarako, eta CD Compact-en  2008-09ko ahots-musikako diskorik onenaren saria. 2016ko Crudo Amor  diskoak Scherzoren Excepcional zigilua eskuratu zuen, eta 2016ko GEMA saria Ekoizpen Diskografiko Onenaren kategorian.

Concerto Zapico Vol. 2 2018an plazaratu zen eta, hala, segida eman zioten 2010ean abiatu zuten hirukoterako egitasmo arrakastatsuari: harekin MIN Saria lortu zuten 2019an Musika Klasikoko Albumik Onenaren sailean.

Taldeak beste sari hauek ere lortu ditu: Asturiasko Printzerriko Irrati-Telebistaren Saria, Musikaren Saria Asturiasen, Kultur Berrikuntzaren Serondaya Saria, Antzinako Musikako Saria, Musika Klasikoko Espainiako Jaialdien Elkartearena, eta La Nueva España egunkariko Hilabeteko Asturiarra saria. 2016an GEMA saria jaso zuen Espainiako Talderik onenaBarroko ((XVIII. mendea) eta Klasiszismo kategorian. 

2019an Foro Europeo Cum Laude elkartearen Urrezko Domina eman zioten, baita kultur ikerlari eta sortzaileentzako Leonardo beka ere, Vicente Basset-en sinfonia osoki berreskuratu eta grabatzeko.

Forma Antiqva Grup Camera-ko talde egoiliarra da.

http://www.formaantiqva.com

 

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.