Amandine Beyer, biolina
Vadym Makarenko, biolina
Amandine Beyer biolin-jotzaile paregabeak, Vadym Makarenkorekin batera, elkarrizketa bat aurkeztuko digu, non batak bestea behar duen bere alderdi ukiezina agerian uzteko. Bi biolinen arteko elkarrizketa, musika-tresna arinak, gogorarazleak, ederrak, finak, gure irudimenak gu eramatea amets egiten duen tokiraino eramateko gai direnak.
PROGRAMA
Le Rappel des oiseaux
Jean-Philippe Rameau (1683 - 1764)
Op. 3 sonata, No. 5 mi menorren
Jean Marie Leclair (1697 - 1764)
Allegro ma poco - Andante/Gavotta - Presto
G. 65 biolinerako duoa, No. 3 fa menorren
Luigi Boccherini (1743 - 1805)
Andante - Allegro assai - Menuetto/Cantabile
No. 2 suitea, bi biolinetarako
L’Abbé le fils (1727 - 1803)
Ouverture, Air gracieux, Gavotte 1 et 2, deuxième Air Gracieux, Ballet, Air des Sauvages
No. 3 duo kontzertantea, re maiorren, Op. 57
Ch. A. de Bériot (1802 - 1870)
Moderato - Adagio - Allegretto
Op. 49 biolinerako duoak, No. 1 sol menorren eta No. 3 si bemol maiorren
R.M. Gliere (1875 - 1956)
Amandine Beyer, biolina
Vadym Makarenko, biolina
Amandine Beyer
1974an jaioa Aix-en-Provencen, Amandinek bere lurraldetik oinordetzan jaso zuen eguzkiaren, landare usaintsuen eta Paul Cézanneren margolanen aldeko zaletasun nabarmena. 4 urte zituenean txirula eztia jotzen hasi zen eta 7 zituenean biolina, eta azken horrek lagun egin dio orain arte.
Ganberako musika jotzea du gogoko, eskolak ematea eta egun kontzertuak ematen aritzen da Gli Incogniti, Les Cornets Noirs, Kitgut Quartett bere taldeekin eta duoan Pierre Hantaï, Kristian Bezuidenhout, Laurence ahizpa eta Vadym Makarenko biolinistarekin.
2010az geroztik Schola Cantorum Basiliensisen aritzen da eskolak ematen, Chiara Banchini, Aurelia Sparato, Jean Ter Merquerian, Bárbara Krakauer, Dorothee Meury eta Alex Farkasek irakatsi ziotena partekatzen.
Vadym Makarenko
Biolina ikasteko lehen urteetan, musikarekiko pasio handia garatu zuen Vadymek. Kieveko Musika Akademian prestakuntza hartzen ari zen bitartean, bidaia asko egin zituen nazioarteko hainbat jaialditara eta interes handia garatu zuen arte bisualekiko, bereziki, pintura eta zinemarekiko, denboraren zati handiena marrazteari eskainiz.
Antzinako musika aurkitzeak mendebaldeko Europarantz bide berri bati ekitera eraman zuen. Basileako Schola Cantorumen ikasketak egin zituen bitartean, interpretazio historizistako ezagutzak sakondu zituen eta kontzertu ugari egin zuen munduko toki desberdinetan.
Azken proiektua talde bat eratzean datza, bere musika-ibilbidean berarekin batera hazi diren musikarietako batzuek eratuta eta Hospedale per gl’Infermi d'Amore izenekoa.