es | eu

La flor en paradis

Santa Klara komentua - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 8, asteartea - 17.30etan

Tasto Solo
Guillermo Pérez, zuzendaritza

Tasto Solo Erdi Aroko musika-talde birtuosoak unibertso artistiko bat aurkeztuko digu, eta bertan, sakratua eta profanoa, literala eta alegorikoa, testua eta bere metatestua konbinatzen dira. Maitasunezko olerkiekin hitz egiten duten kanta lauak, errealitatearen eta metaforaren arteko konbinazio intimoak sortzen.


PROGRAMA

Ad missam

Kyrie                        
Izengabea. Monasterio de las Huelgas, Codex Las Huelgas

Sanctus                  
Izengabea. Bartzelona, Orfeó Català, MS I

Benedicamus Domino                     
Izengabea. Florentzia, Biblioteca Medicea-Laurenziana, MS 29.1 

Estampidas

Chominciamento di gioia                                                                
Izengabea

Londres, British Library, Add. 29987

In pro                                                                                                  
Izengabea. Londres, British Library, Add. 29987

Motetes

O Maria Virgo                                                                                      
Izengabea. Monasterio de las Huelgas, Codex Las Huelgas

Danse real                                                                                           
Izengabea. Paris, Bibliothèque Nationale de France, Le Manuscrit du Roy

Plus belle que flor                                                                               
Izengabea. Monasterio de las Huelgas, Codex Las Huelgas

Quand repaire la verdor                                                                      
Izengabea. Montpellier, Faculté de Médecine, MS H 196

Secuencias

Casta Catholica Anónimo
Monasterio de las Huelgas, Codex Las Huelgas

Maria Virgo                                                                                        
Izengabea. Monasterio de las Huelgas, Codex Las Huelgas


Anne-Kathryn Olsen (sopranoa)
David Mayoral (perkusioa)
Guillermo Pérez (organettoa eta zuzendaritza)

Tasto Solo

Erdi Aroaren amaierako eta Errenazimenduaren hasierako fintasun eta birtuosismo handiko errepertorioak berraurkitzen ditu Tasto Solok. Guillermo Pérez organetto-jotzaile eta sortzailearen zuzendaritzapean, Tasto Solok Europa osokoak diren antzinako musikako espezialisten talde aparta elkartzen du, emanaldi fin eta bikainak aurkezteko. Emanaldi horietan, hain zuen, ikerketa historikoa sormenarekin eta emozioak transmititzeko artearekin konbinatzen du. Publikoa liluratuta gelditzen da lehen unetik, Tasto Soloren nortasun paregabea eratzen duten sonoritate iradokitzaile eta ezohikoek bilduta. Hartara, taldeak rol erabakigarria izan du ahaztuta zeuden eta egun beren distira osoa eszena artistikoan berraurkitzen duten musika-errepertorioak berreskuratu eta hedatzean.

Tasto Soloren diskografiak, egun, hiru disko ditu, Belgikako Passacaille etxeak emanak argitara: Meyster ob allen MeysternLe chant de leschiquier eta Early Modern English Music. Bi album horiek zenbaitetan jaso dute Diapason d’Or ospetsua eta era berean jaso dute nazioarteko prentsaren sari-kopuru handia, adibidez, Amadeus CD de Mes, Ritmo & Audio Clásica Excelente, Pizzicato Supersonic, Scherzo Excepcional, France Musique Coup de Coeur eta ICMA izendapena.

Taldea aldizka gonbidatzen dute antzinako musikako jaialdi ospetsuenetan eta kontzertu-aretoetan aritzera, eta haien artean hauek nabarmentzen dira: Palácio Nacional de Sintra (Portugal), L’Auditori de Barcelona (Espainia), Fondation Royaumont (Frantzia), Saintesko jaialdia (Frantzia), Berlingo Konzerthaus (Alemania), Wiener Konzerthaus (Austria), Laus Polyphoniae & AMUZ (Belgika), Concertgebouw Brugge (Belgika), Bruselako BOZAR (Belgika), Utrecht Oude Muziek Festival enblematikoa (Holanda), Cantar di Pietre (Suitza), Wratislavia Cantans (Polonia), Banchetto Musicale de Vilnius (Lituania), Radovljica Festival (Eslovenia), Bergen Medieval Music Days (Norvegia), Copenhaguen Renaissance Music Festival (Danimarka) eta San Petersburgoko Early Music Foundation (Errusia). 2020an, taldeak debuta egin du Ameriketako Estatu Batuetan, Arizona State University Herberger Institute for Design and the Arts erakundearekin elkarlanean antolatutako kontzertu-bira eginez.

Tasto Solo egonaldia egiten ari da egun Château de Bournazelen, Frantziako Errenazimenduaren leku historiko berezienetako batean. Taldea, era berean, bazkidetuta dago l’Académie Bach de Arques-la-Bataillen, proiektu berriak bururatu, sortu eta hedatzeko.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.