es | eu

Antzinako empaten erakustaldia

Los Llanos kulturguneko lorategia - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 5, larunbata - 18.30etan

Club Academia da Espada-Coruña

Lau ezpatarik antzinako ezpaten erakustaldi bikaina egingo dute, Ministriles Hispalensis taldearen zuzeneko musikaren babesean. Urrezko Menderako bidaia izango da, ezpatak, dagak, brokelak, errodelak, mangualak, montanteak lagun hartuta; zientzia, artea eta oparotasuna. Kapare harroputz, hantuste eta liskarzaleen munduan murgiltzea ekarriko dute.

Ton Puey, garai bateko ezpatak
Xosé Nieto, garai bateko ezpatak
Eduardo Varela García, garai bateko ezpatak
Moncho Varela, garai bateko ezpatak

Club Academia da Espada-Coruña

Academia da Espada borroka-arteen eskola bat da, Europako borroka-arte historikoena. Zehazki, XVI. mendearen bigarren erdiaren eta XVII. mendearen arteko aldia aztertzean jartzen du arreta, XVIII. mendearen lehen urteak barne hartuta, Iberiar penintsulan.  

Aldi hori benetako urrezko aroa da, Urrezko Mendeko literatura- eta musika-distirarekin batera gertatu zena, bi mendean baino gehiagoan iraun zuten eskolak garatuz eta bai literatura oparoa ere, zeina, Errenazimenduan eta barrokoan Europa osoan garatutako diziplina askoren antzera, borroka-jardunbide hauek antolatu eta azaltzen saiatu zen.

Escuela de la Verdadera Destreza 1569an hasi zuen Jerónimo Sánchez de Carranza lizentziatuak, De la Filosofía de las armas (...)tratatua idatzita, eta Luís Pacheco de Narváez militarrak jarraitu eta garatu zuen, Felipe IV.a erregearen maisuak. Aldi horretako eskola garrantzitsuena izan zen, egitura bateratua izan zuen, eta maisu berri ugarik, tratatu berrien bidez, beren ikuspegia eta aldaketa tekniko eta sozialetarako egokitzapena eman zioten.   

Academia da Espadaren corpus nagusia eskola hori aztertzea da (garai hartan zeuden beste batzuen dokumentu eskasez gain, esate baterako, Luiz Godinho portugaldarraren Arte de Esgrima tratatua), eta bere burua matematikarekin, geometriarekin, filosofiarekin, musikarekin, astronomiarekin eta abarrekin lotutako zientziatzat jotzen du. 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.