es | eu

ISABEL VILLANUEVA

Santa Klara Eliza - Estella-Lizarra

2019ko irailaren 6, ostirala - 18.30etan

Mugarik gabe. Garai eta estetika ezberdinak orain eta etorkizun handiko interpretariarekin. Barrokotik gaur egungo musikara. Biolaren soinuak, kolore eta izaerarekin, ezberdinak diren baina lotura handia duten bideetan barrena gidatuko gaitu.

Programa

Isabel Villanueva, biola

BACH/KURTAG/TABAKOVA 

J. S. Bach (1685-1750)

  • Suite Nº 1 en sol mayor BWV 1007
  • Preludio / Allemande / Courante / Sarabande / Menuet I & II / Gigue

J. S. Bach (1685-1750)

  • Suite Nº 2 en re menor BWV 1008
  • Preludio / Allemande / Courante / Sarabade / Menuet I & II / Gigue

Gyorgy Kurtág (1926-)

  • Signs, Games & Messages
  • In Nomine, Perpetum mobile 

Dobrinka Tabakova (1980-)

  • Suite Pirin para viola sola

45’

 

ISABEL VILLANUEVA

Adierazkortasun eta sentsibilitate handia dituelako da ezaguna Isabel Villanueva, baita biola ahots propioa duen tresna gisa hedatzeko egiten duen lanagatik ere. Bere belaunaldiko nazioarteko biola-jotzaile azpimarragarrienetako bat da. Izen handiko The Strad aldizkariak honela deskribatu zuen: “Isabel Villanueva, ausartzen den artista”. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste RNE irratiko Musika Klasikoaren El ojo Crítico saria (2015), Musika Independentearen MIN Sarien Urteko Musika Klasikoaren Albumik Onena Bohèmes albumarengatik (2018), eta Madrilgo Erkidegoko Musika Klasikoaren Kultura Saria ere irabazi du berriki (2019). Horrenbestez, historian sari prestigiotsu horiek eskuratu dituen lehenengo biola-jotzailea izan da. 

Horrez gain, Europa, Txina, Errusia eta Ekialde Hurbilean bakarlari gisa gonbidatua izan da hainbat orkestrarekin jotzeko, hala nola RTVEko Orkestra Sinfonikoa, Moskuko Bakarlariak, Estoniako Orkestra Sinfoniko Nazionala, New Russia Estatuko Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Istanbulgo Orkestra Sinfoniko Estatala, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Andorrako Orkestra Sinfonikoa edota Libanoko Orkestra Filarmonikoa; eta hainbat maisurekin aritu izan da: J. Kaspszyk, M. Plasson, L. Shambadal, P. Daniel, Y. Traub, S. Brotons edota A. Mustonen maisuekin, besteak beste. Oso errepertorio zabala du, barrokotik hasita, kontzertu erromantiko ezagunak eta XX. mendekoak, eta mundu mailako estreinaldiak ere bai. Biolaren errepertorioa zabaltzeko interes handia du Villanuevak. Bide horretan, S. Gubaidulina, B. Olivero eta A. García-Abril, J. Zárate, M. Sotelo, D. Schnyder, G. Khayam edota H. Khoury konpositoreen lan askotan parte hartu du eta hainbat estreinatu egin ditu –horietariko asko Isabeli berari eskainita egon dira–.

Besteak beste, 2018/19 denboraldian Walton-en biolarako kontzertua aurkeztu du Oviedoko Filarmonia eta Galiziako Real Filharmoníarekin; Mozarten biolin eta biolarako Sinfonia Kontzertantea, Murtziako Orkestra Sinfonikoarekin; Paganiniren Sonata per la Grand Viola, Sevillako Orquesta Bética-rekin; eta Antón García-Abril konposatzailearen biolarako kontzertua berriz estreinatu du Kordobako orkestrarekin, Cádizko espainiar musikaren jaialdia inauguratzean. Bestalde, laster Latinoamerikan debuta egingo du bi birarekin, Kolonbia, Peru, Brasil, Mexiko edota Argentinan. Bira horietan, François Dumont pianistarekin batera Bohèmes albuma aurkeztuko du, eta bakarlari gisa ere arituko da zenbait orkestrarekin, Bartók, Paganini eta Berlioz-en kontzertuekin.

Bestalde, Villanuevak errezitaldi ugari eman ditu pianoaz lagunduta mundu osoko areto eta jaialdietan: San Petersburgoko Areto Filarmoniko Handia, Guangzhou-ko Xinghai Concert Hall, Bath Music Festival, Estoniako Concert Hall, Rottweil Musikfestival, Slovenian Philharmonic Hall, Copenhagengo Royal Court Theatre, Lavaux Classic, Schubertiade RTS, Beiruteko Assembly Hall edota Londresko Wigmore Hall areto eta jaialdietan, besteak beste. Espainiako areto eta jaialdi gehienetan ere aritu izan da: Madrilgo Auditorio Nazionala (CNDM Liceo de Cámara), Palau de la Música Catalana, Jovellanos Antzokia, Palau de la Música de Valencia, Bilboko Musika-Música, Mallorkako Formentor Sunset Classics, Santanderreko jaialdia eta abar. 2013an, Teherango Roudaki Hall aretoan jo zuen; horrenbestez, Iranen bakarlari gisa errezitaldia eman duen lehenengo biola-jotzaile atzerritarra izan da.

Bestalde, Villanuevak biola eskolak ere ematen ditu, eta irakasle gonbidatua izan da hainbat eskola eta unibertsitatetan: Londresko Royal College of Music, Bath Music University, Conservatoire Superieur de Musique du Liban, Tehran University of Arts, JONDE, Guangzhou-ko International Pacific Youth Orchestra, eta Espainiako kontserbatorio ugari. 2019/20 ikasturtetik aurrera, Valentziako ESMAR (Escuela Superior de Música de Alto Rendimiento) eskolako biola irakaslea ere izango da.

Isabel 1988an jaio zen, Iruñean. Bere jaioterrian bertan hasi zen biola ikasten eta, ondoren, hainbat irakaslerekin aritu izan da (I. Sulyga, Y. Bashmet, L. Power eta N. Imai) Sienako Academia Musicale Chigiana akademian, Londresko Royal College of Music eskolan eta Ginebrako Haute École de Musique eskolan. Besteak beste, honako biola lehiaketetan jaso ditu sariak: San Petersburgoko Mravinsky Competition, Txekiar Errepublikako Beethoven Competition eta Moskuko Yuri Bashmet Competition. Gainera, Ginebrako Prix Albert Lullin saria jaso zuen 2014ko instrumentista gailena izateagatik; 2015ean, aldiz, Marca España sari instituzionala eskuratu zuen eta Clear Channel-ek Espainiako talentuaren munduko enbaxadore izendatu zuen. Giza eskubideen aldeko konpromisoak bultzatuta, Suitzako Prim’enfance fundazioko Kultura enbaxadore ere bada. Villanuevak Enrico Catenar (Torino, 1670) biola bat jotzen du, eta Thomastik-Infeld markako Peter Infeld kordak erabiltzen ditu.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.