Kontratenorea
David Sagastume
Tiorba
Jesús Fernández Baena
Harpa espainiarra
Sara Águeda
Fagot barrokoa
Meritxell Ferrer
16 oineko biolonea
Amaia Blanco
Organo positiboa
Virginia Gonzalo
Zuzendaria
David Guindano Igarreta
Michael Navarrus kapera errenazentistak omenaldia egiten dio izenean bertan Michael Navarrus Iruñeko musikagile eta kapera-maisu errenazentista-berantiar gailenari. Talde hori Nafarroako Ganbera Abesbatzaren barnean eratuta dago eta, batez ere, Iberiar penintsulako eta Hispanoamerikako Errenazimentuko maisuen musika-sorkuntza birsortzeko, interpretazio eta ahots-teknika zehatzean ikertzeko helburua du.
Bizitza laburra badu ere, kapera errenazentista Iruñeko Katedralean, Tuterako Gaztambide antzokian eta Madrilgo Errege Antzokian aritu da, eta bai hainbat jaialditan ere, hala nola Bideko Musikaren Nazioarteko Jaialdian (Hecho, Huesca), Getafeko organoaren nazioarteko jaialdian (Madril) eta Musika Maiatza jaialdiaren zenbait ediziotan (Huesca). Iruñeko Udalaren ziklo nagusietako musika-programazioan ohikoa da. Lizarrako Antzinako Musikaren XLV. Astean egin zuen emanaldia nabarmendu behar da. Radio Clásicak grabatu egin zuen kontzertua, eta arrakasta handia izan zuen kritikarien eta ikus-entzuleen artean. Urte horretako azaroan, Santa Teresa jaio zeneko V. mendeurrenaren oroitzapena egiteko kontzertuen zikloa abiarazteko arduraduna izan zen, kontzertu bikoitza eskainita karmeldarren komentuan. 2017ko Gema sarietan, finalista izendatu zuten Errenazimentuko musikaren interpretazioan hiru talde onenetako bat gisa. 2018an, La Caravaggia eta Schola Gregoriana Gaudeamus taldeekin batera, Michael Navarrusen San Ferminen bezperak berreraikitzen parte hartu du, San Ferminen Kaperaren Jubileu Urtearen ospakizunaren barnean (Iruñea). 2018 honetako martxoan, bere lehen lan diskografikoa aurkeztu du, Quam pulchri sunt (CCNMUSIC, 2017), osorik eskainia Tomás Luis de Victoriari.
Michael Navarrus kapera errenazentista GEMA elkartekoa da, Antzinako Musikako Espainiako Taldeen Elkartekoa, eta David Guindano Igarreta zuzendaria da taldea eratu zenetik.
Simón de Araya Andía
(Peralta 1676 - León 1738)
Alma Redemptoris Mater (a doble coro). Antífona mariana mayor del tiempo litúrgico
Edición: Emilio Casares, archivo Catedral de León.
José de Vaquedano
(Puente la Reina 1642 - Santiago de Compostela 1711)
¿Qué le diré a esta bella zagala? (a doble coro). Villancico a la Inmaculada Concepción (8-XII)
Edición: José López Calo, archivo Catedral de Stgo. de Compostela.
Juan José de Arce
(Tafalla 1748 - Orreaga/ Roncesvalles 1777)
Villancico a cuatro a Nuestra Señora. Virgen de la Esperanza o de la O (18- XII)
Edición: David Guindano Igarreta, archivo Colegiata de Roncesvalles.
Simón Huarte Arrizabalaga
(Puente la Reina ca. 1630 - Bilbao 1679)
Cuatro a Nuestra Señora. “Socorran mi fuego” (a cuatro). Santa María, Madre de Dios (1-I)
Edición: Patxi García Garmilla, David Guindano Igarreta, archivo Catedral de Burgos.
S. de Araya Andía
Judith prodigiosa (cantata para contralto solista y continuo). Purificación de la Virgen María (2-II)
Edición: Patxi García Garmilla, David Guindano Igarreta, archivo Catedral de Burgos
Miguel de Arizu
(Aritzu 1596 - Madrid 1642)
Por coronar a María (a cuatro). Paráfrasis en romance de la Antífona mariana mayor del tiempo Ave Regina coelorum
Edición: Pepe Rey, archivo Catedral de Burgos.
Manuel de Egüés
(Egüés 1654 - Burgos 1729)
Yo canto, yo lloro (villancico a dúo). Anunciación (24-III)
Edición: Patxi García Garmilla, David Guindano Igarreta, archivo Catedral de Burgos.
Juan Francés de Iribarren
(Sangüesa 1699-Málaga 1767)
Regina coeli (a cuatro y órgano obligado). Antífona mariana mayor del tiempo
Edición: Luis Naranjo, archivo Catedral de Málaga.
Andrés Gil
(Navarra? fl. Siglo XVIII)
Salve Regina “En Pamplona”. Antífona mariana mayor del tiempo
Edición: Antonio Ezquerro, archivo Catedral de Valencia.
Michael Navarrus
(Pamplona 1563 - 1627)
Magnificat quinti toni Michael Navarrus In Visitatione B.M.V. (actualmente 24-V)
Edición: Aurelio Sagaseta, archivo Catedral de Pamplona.
Gabriel de Sostre y Sola
(Tafalla s. XVII - 1693)
Cuatro para la Asunción de Nuestra Señora, “Palomita hermosa”. Asunción de la Virgen (15-VIII)
Edición: Patxi García Garmilla, David Guindano Igarreta, archivo Catedral de Burgos.
Fermín de Arizmendi
(Puente la Reina ca. 1691 - Ávila 1733)
Nativitas est hodie (a doble coro). Nacimiento de la Virgen María (8-IX)
Edición: David Guindano Igarreta, archivo Catedral de Ávila.
Juan Francés de Iribarren
(Última obra del autor)
Stabat Mater (a 5). Siete dolores de la Virgen (15-IX)
Última obra del autor.
Joseph Ximenez
(Tudela ca. 1600 - Zaragoza 1672)
Obra de lleno de primer tono (Órgano solo)
Joan Cererols
(Martorell 1618 - Montserrat 1680. Cuarto centenario de su nacimiento)
Ave maris stella (a triple coro). Himno de vísperas marianas
Gutxi gorabeherako iraupena: ordu 1 eta 10 minutu.
Programa hau Nafarroako erlijio-konposizio landuaren historian ibiltzen da, zehazkiago, Andre Mariari buruzkoan, XVII. mendearen aurreneko bi hamarkadetako Errenazimentu berantiarretik XVIII. mendearen lehen erdiko barroko erabat italianizatzailera, baita argi eta garbi estilo galai batean ondutako lanen adibideren batekin ere.
Zuzentzen dudan taldea, Michael Navarrus kapera errenazentista, jaialdi ospetsu honetako 2018ko edizioa hasteko aukeratu zutenean, Egaren hiriko zaindariari eskainitako Puyko Andre Mariaren Basilikan bertan, SMADEko zuzendaritzak aurkeztu zizkidan programazio-aurrekontuak oso interesgarriak izan ziren eta, era berean, erabateko erronka. Andre Mariari buruzko musikaren programa bat, barnean hartuko zuena magnificat bat, ahal bazen Lizarrarekin lotutako lanen bat ere aurkeztuko zuena edo hiriarekin lotutako egileren batena eta, hari gidari moduan, bidaia kontuan hartuko zuena. Baldintza horiek guztiak betetzen saiatu naiz, etxetik kanpo lan egin zuten nafar egileen lanetan batez ere oinarritutako kontzertu bat antolatuta, buruenik penintsulako erlijio-zentroetako kapera-maisu aritu ziren egileen lanetan. Horra hor bidaia, hortaz. Salbuespenak, lanarengatik erbesteratuen talde horretan sartu ezin diren egile landuei dagokienez, bi dira: Michael Navarrus, eremutar moduan Turruncunen barne-erbesteratze luze bat bizi izan zuena; eta Juan José de Arce, oso gazterik hilda, maisu moduan Iruñera eta Orreagara baino joan ez zena. Azken horretaz gelditu den lanaren kalitate egiaztatuak, oro har, zirkuitu espezializatuenetan ere batere jorratuak edo ez oso jorratuak diren maisuen hautaketa honetako kide duin egiten du. Joan Cererolsen Andre Mariari buruzko bezperen ereserki bikaina barnean sartuta kontzertua amaitzeari dagokionez, adeitsu izateak ez du adoretsu izatea galarazten. Bere jaiotzaren laurehungarren urteurrenean Iberiar penintsulako musikako jeinu hau gogora ekartzea erabat egokia iruditzen zitzaidan.
Bidaiaren garrantzia programaren ordenan ere egiten da ageriko, liturgia-egutegiak zehaztua eta Andre Mariari buruzko jaiak bereziki nabarmentzen dituena. Edonola ere, Andre Mariari eskainita ez dauden bi lan sartu izana azaldu nahi dut: lehenbizikoa Jesu Kristoren jaiokundean, ezin saihestuzko data, eta bigarrena, antzeko arrazoiengatik, haren pasio eta heriotzan. Nolanahi ere, urteko zikloko bi une dira, non Mariaren figura modu bereizgarrian erakusten den, bigarren mailan bada ere. Gogora ekar ditzagun ikono artistikoak, besteak beste, Esnearen Ama Birjina, Pietatea, eta abar. Ama Birjina da semearen jaiotzan eta heriotzan ageri dena, zeina inoiz baino gizatiarrago ageri den zenbaitetan. Gure programan ez da ageri, ordea, Jesusen jainkotasuna ospatzen duten jai nagusien erreferentziarik, besteak beste, Igokundea edo baita Pizkundea ere, eta ez dago erreferentziarik Mendekosteri edo Bestaberriri. Kristoren jaiotza eta heriotza, ama eta seme moduan Maria eta Jesusen arteko harremanean intentsitate bereziko uneak, ezin ziren saihestu, ordea. Ez dugu ahaztu behar, gainera, kristauen liturgia-egutegiaren ardatz egituratzailea direla.
Musikaren urrezko garaia Nafarroan, nahiz eta ospe hori XIX. mendeak duen (bidegabeki eduki ere, nire ustez), XVII. mendea da. Oraindik ezagutzeko dauden altxorren iturri da garai hori, eta egoera hori oso koherentea da behinola ez ulerturiko hispaniar barrokoko ikuspegi orokorrarekin. Zorionez, joera positibistako musikologiak partiturak, dokumentuak eta biografiak eman dizkigu, eta ematen jarraitzen du. Hala ere, ez da hain ohikoa musika hau aurkitzea programatuta ekitaldi publikoetan, batez ere, lagun egindako ahots-bakarkako hutsenetik harago doana. Horri dagokionez, Espainiako lehen barrokoko polirritmia original eta oso konplexuak eta oso errotua dagoen polikoralitateak ez dute mesedetzen kontzertuan aurkeztea, bai bere zailtasunarengatik, bai behar diren kide ugariengatik ere. Beste alde batetik, bide liturgikoak eta hartara egokitzeak neurri handi batean zehaztu dute lan hauek kontzertuan arrakasta txikia izatea. Zalantzarik gabe, atseginagoa da a priori gabon-kanten ekoizpena erromantzean, herrikoari edo oso ezagunari erabateko erreferentziak eginda testuan eta musikan, askotan lehorra den latinezko ekoizpena baino. Ez dugu ahaztu behar, edonola ere, egileak, ia beti, arreta eta ardura handiagoa jartzen zuela horretan, urteroko gabon-kantetan baino, gutxitan berriro interpretatuko zirenetan.
David Guindano Igarreta
Nafarroako Ganbera Abesbatzako zuzendaria