es | eu

BENJAMIN ALARD

Santa Klara Eliza - Estella-Lizarra

2017ko irailaren 6, asteazkena - 20.15etan
Prezioa: 10.00 €

Sarrerak erosi

KLABEA
BENJAMIN ALARD 

Benjamin Alard-en grin nagusia J.S. bach-en musika izan da beti, eta konpositore handi horren interpretazioarengatik lehen saria eman zioten Nazioarteko Klabe Lehiaketan, 2004. urtean, brujasen.

Elizabeth Joyé-k sartu zuen klabean, eta harekin ikasi zuen parisen 2003an basileako Schola Cantorum Eskolan jarraitu baino lehen, Jörg-Andreas bötticher Jean-Claude Zehnder eta Andrea Marcon-ekin lan egiteko.

2007. urteaz geroztik, parisko Saint- Louis- en-l'Ile elizako bernard Aubertin organoaren organista izan da.

Gaur egun, benjamin Alard-ek bere denbora bitan zatitzen du: klabe errezitaldietan eta klabe nahiz organoko kamera-musikan. Tarteka bakarlari bezala aritzeko gonbidatzen dute musika-zikloetan, Europan, Japonian eta Ipar Amerikan.

2005. urtez geroztik, La petite bande- ko kidea izan da; hau da, 1973an Gustav Leonhardt-ek eta Sigiswald Kuijken-ek sortutako muntaketarena, eta azken urteetan Benjamin Alardek zuzentzen du taldea klabetik.

Benjamin Alard-ek tarteka lan egiten du benjamin Lazar aktore eta zuzendariarekin. 2011. urtean, "Visions" produkzioa sortu zuten organo eta narratzailearentzat.

Lana XVI. mendeko Francisco de Quevedo espainiar poetaren testuen eta XVII. mendetik aurrerako frantses eta iberiar musikaren arteko norgehiagokan oinarritzenda. produkzioa Frantziako hainbat antzokitan aurkeztu zen, eta tartean aipatzekoak dira Arques-la-bataille-ko bach Akademia eta Lovainan, 2015ean, La petite bande-rekin batera.

Benjamin Alard-ek Hortus etxearentzat grabatu du, eta JS bach-en beste hainbat grabazio egin ditu Alfa-rentzat. Haren grabaketak etengabe goraipatu ditu prentsak, eta sari ugari jaso dituzte. 

VARIACIONES GOLDBERG

J. S. BACH

(1685-1750)

Aria mit verschiedenen Veränderungen

(BWV 988, “Variaciones Goldberg”)

Aria
Variatio 1. a 1 Clav.
Variatio 2. a 1 Clav.
Variatio 3. a 1 Clav. [Canone all’ Unisono] Variatio 4. a 1 Clav.
Variatio 5. a 1 ovvero 2 Clav.
Variatio 6. a 1 Clav. [Canone alla seconda] Variatio 7. a 1 ovvero 2 Clav.
Variatio 8. a 2 Clav.
Variatio 9. a 1 Clav. [Canone alla Terza] Variatio 10. a 1 Clav. [Fughetta]
Variatio 11. a 2 Clav.
Variatio 12. [Canone alla Quarta]
Variatio 13. a 2 Clav.
Variatio 14. a 2 Clav.
Variatio 15. a 1 Clav. [Canone alla Quinta] Variatio 16. a 1 Clav. [Ouverture]
Variatio 17. a 2 Clav.
Variatio 18. a 1 Clav. [Canone alla Sexta] Variatio 19. a 1 Clav.
Variatio 20. a 2 Clav.
Variatio 21. [Canone alla Settima]
Variatio 22. a 1 Clav.
Variatio 23. a 2 Clav.
Variatio 24. a 1 Clav. [Canone all’ Ottava] Variatio 25. a 2 Clav.
Variatio 26. a 2 Clav.
Variatio 27. a 2 Clav. [Canone alla Nona] Variatio 28. a 2 Clav.
Variatio 29. a 1 ovvero 2 Clav.
Variatio 30. a 1 Clav. [Quodlibet]
Aria 

EGITARAUARI

BURUZKO OHARRAK

    Musikaren historiako maisulanetako batek, “Aria mit verschiedenen Veränderungen” [“Aria hainbat bariaziorekin”] (BWV 988) lanak, Johann Sebastian Bach (1685-1750) maisuen arteko maisu handienaren musikaren misterioak argitzeko interesa ekarri zuen XIX. mende osoan zehar. Mende erromantikoko lehen urteetako idazle eta poeta germaniarrek begiak jaurti zizkioten partitura bikain honi eta musika magiko eta sendagarri bilakatu zuten. “Goldberg Bariazioak” lan ezagunaren sorreraren kondaira  J. Nikolaus Forkel idazle eta musikologoaren lumatik atera zen 1802an. Istorio ezaguna sortzeko erabili zuen informazioaren parte batek, dirudienez, Bachen Wilhelm Friedemann y Carl Philipp Emanuel bi seme nagusietan izan zuen jatorria. Forkelek idatzi zuenez, Hermann Carl von Keyserlingkek enkargatu zuen obra, Dresde hirian Saxoniako aukeratzailearen gorteko enbaxadore errusiarra zenak. Keyserlingkek loezina pairatzen zuen, eta Bachi pieza batzuk konposatzeko enkargua egin zion, gero Johann Gottlieb Goldbergek, bere klabezin-jotzaileak, exekuta zitzan, enbaxadorea lasaitu eta deskantsu hartzeko. “Goldberg Bariazioak” izena Forkelen kontaketatik aurrera hedatu zen eta izen horrekin ezagutzen dugu normalean teklarako musikaren obra gailen hau.

    Musikologia modernoak dudan jarri du Forkelek bariazioaren generoari egindako monumentu eder honen sorreraren inguruan kontaturiko istorioaren egiazkotasuna. XIX. mende bete-betean, 1870ean, Bachen biografo zen Philipp Spittak deskubrituko zuen obraren hogeita hamar bariazioetarako oinarri zen Aria konposatzailearen bigarren emaztea zen Ana Magdalenaren "Klabearentzako albuma" (1725) lan ezagunean agertu zela. Aria sarabanda baten estiloari segika sortu zen eta bariazioen benetako oinarri bihurtu zen baxu-lerro edo sekuentzia harmonikoa zeukan, Errenazimendutik hasita, bariazioak txakona motako baxu baten edo "Erromaneskoaren" gainean konposatzeko tradizioari jarraiki. Metzger eta Riehnen ikerketen arabera, Bachek, seguruenik, aurrerago bariaziodun obra baten oinarri gisa erabiltzeko aurreikusi zuen Ariaren sorrera. 

Leipzigeko hirian lanean ari zen bitartean Dresdeko gortean postu bat lortzeko nahiak daude maisulan paregabe honen konposizioaren benetako jatorrian. Jakina da Bach 1736a baino lehen hasi zela Bariazioetan lanean, Keyserlingk kondeari bere babesa eskertzeko. Kondearen ustezko loezinaz ezer gutxi dakigu, eta, gainera, Gottlieb Goldberg bere klabezin-jotzailea Dánzigen jaio zen 1727an. Hortaz, garai hartan 9 urte baino ez zituen izango eta ezingo luke Keyserlingken zerbitzura egon oraindik. Metzger eta Riehnek ondorioztatu zutenez, "Goldberg Bariazioak" lanaren konposizioa bi fasetan egin zen. Lehen fasea 1736. urtea baino lehen burutu zen eta Saxoniako printze hautatzaileari eskainita dago, Poloniako errege gisa aitortua izateko borrokan ari zena. Fase honetan, suite-mugimenduak, dantza-erritmoak, gorte-izaerakoak eta erdiko taldeko polonesa bertutetsuak sartu zituen Bachek. Bigarren fasea, atsedenaldi luze baten ondoren, obraren amaieratik gertu dago, 1741ean. Kasu horretan, Keyserlingkeko kondeari eskainiak daude konposaturiko piezak, bere babesari esker ona erakusteko keinu gisa. Bachek obra bukatu eta argitaratu ahal izan zuen publiko orokorrak ezagut zezan, hala familiako ekonomia beti txiroa hobetu ahal izan zuelarik. 

Bariazioen antolaketan, bi bariazioren ondoren jarri zuen kanon bat Bahek, dantza- edo suite-erritmoekin. Hortaz, hiru bariazioetatik bat kanona da. Bachen beste biografo batek, R. Steglichek, "ordenaren zaindari" gisa definitu zituen kanonak 1935ean. Bere aldetik, Ralph Kirkpatrickek, hiruko talde bakoitzeko goiburuko pieza gisa ulertu zituen kanonak eta "funtzio antolatzailea" egotzi zien. 1938an argitaratutako “Goldberg Bariazioei" buruzko bere ikerketan, adibide ugari eta horien analisiak emanda, alde batetik, Aria eta lehen bi bariazioak buru zituzten multzo hirutarren sekuentzia gisa deskribatu zituen Kirkpatrickek Bariazioak, eta, bestetik, azken hiru bariazioak eta Ariaren errepikapena ondorio gisa. Azken ikerketek zalantzan jartzen dute egun kanonen "ordenaren antolatzaile" paper hori eta obraren antolaketa formalean duten benetako funtzioa.

Bestalde, Bariazioetako askok suitearen forma tradizionalera gerturatzen diren erritmoak dauzkate, nahiz eta, urte batzuk lehenago, Bachek bere Klaberako Suiteetan edo instrumentuentzakoetan aurkezturikoetan baino modu libreagoan. Metzger eta Riehnen arabera, Bachek dantzak hartu zituen inspirazio-iturri bariazio hauek konposatzeko, baina ezin da hargatik lana "Bariazio-suite" gisa katalogatu, gehiago dira "bariazioak suitean". Hala izanda, "pasapié" erritmoa duten bariazioak aurki ditzakegu (4. bar.); Giga (3. bar., 7. bar., 27. bar); Zarabanda (Aria, 13. bar. (25. bar.); Courante (6. bar., 24. bar.); Gavota (10. bar., 18. bar., 22. bar.); Polonesa (1. bar., 12. bar., 28. bar.) 

Azken bariazioek aparteko oharra merezi dute, duten izaera bertutetsuagatik eta obraren amaierara egiten duten progresioagatik. 28. bariazioko polonesa dirdiratsu eta konplexua eta bere "ahizpa", 29. bariazioa,  "Quodlibet" izena jasotzen duen azken bariazioaren iritsieraren atari dira. Metzger eta Riehnek baieztatzen dutenez, Bachek "bere familiako batzarretan egiten ziren unean asmatutako musika-interpretazioetan pentsatu zuen, parte batean izpiritualak zirenak eta beste partean profanoak zirenak, eta graziaz, melodiaz eta abesti-testuz beteta zeuden sare bat osatzen zutenak". Spittak ohartu zuenez, Alemaniako bi abesti popular agertzen dira "Quodlibet" bariazioan, eta umorea gehitzen diote obrari: "Ich bin so lang nicht bei dir g’west, ruck her, ruck her, ruck her…” [“Hainbeste denbora da zurekin egon ez naizela, bueltatu, bueltatu, bueltatu…”] eta "Kraut und Rüben haben mich vertrieben, hätt’ mein’ Mutter Fleisch gekocht, so wär ich länger blieben“ [“Aza eta arbiek etxetik bota naute; nire amak haragia prestatu izan balu, luzaroago geldituko nintzatekeen”]. Bachek Quodlibet hau konposatu zuen, Hamargarrenari egindako Kanonaren ordez. Metzger eta Riehnen ustetan, 1. bariazioak, polonesak, Polonia bera ordezkatzen badu, Quodlibet lanak, Turingia-Saxoniako abesti popularrei egiten dien erreferentziekin, Saxonia ordezkatzen du.

Forkelen idazkiekin eta Hoffmann idazle alemaniarrak Goldberg Bariazioen inguruan egindako hautemate subjektibo eta erromantikoekin bat etorriz, obra honen argitalpena L. V. Beethoven beraren eskuetara iritsi zen. Bachen lan horren jakitun, eta bere kontrapuntuaren domeinu paregabearen miresle, Beethovenek "Goldberg Bariazioak" aukeratu zituen bere obra interesgarrienetako bat konposatzeko eredu gisa: "Diabelli Bariazioak". 

MAR GARCÍA GOÑI. Musikologoa.


Prezioa: 10.00 €

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.