es | eu

Vox Luminis

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2017ko irailaren 3, igandea - 20.15etan
Prezioa: 12.00 €

Sarrerak erosi

ZUZENDARIA
LIONEL MEUNIER

SOPRANOAK
ZSUZSI TÓTH
STEFANIE TRUE
VICTORIA CASSANO
MARIA VALDMAA

ALTOAK
JAN KULLMAN
BARNABAS HEGYI

TENOREAK
PHILLIPE FROELIGER
OLIVIER BERTEN
ROBERT BUCKLAND

BAXUAK
LIONEL MEUNIER
SEBASTIAN MYRUS

BIOLONEA
BENOIT VANDEN BEMDEN

ORGANOA
JORGE LÓPEZ-ESCRIBANO 

Vox Luminis 2004an sortu zen Namur-en, belgikan, eta XVI. mendetik XVIII. mendera bitarteko musika bokalean espezializaturiko taldea da. Kalitate-maila altuko banako ahotsak ederki konbinatzeagatik, a nazio bikainarengatik eta soinuaren argitasunarengatik goraipatzen dute. Antzinako musikarekiko pasioa hedatzeko duen gogo bizia nabarmendu du kritikak.

2016 -17 denboraldian, Vox Luminis taldeak honako konpromiso hauek ditu: brasilen zehar bira; Europan zehar bira Friburgoko Orkestra barrokoarekin, Monteverdiren “Vísperas”abestuaz (berlin,Stuttgart, Colonia, Friburgo, Londres); kontzertuak Alemanian (bachkirche eliza Arnstadt-en, Thüringer bachwochen eta bachfest Leipzig Jaialdiak) La Reforma ospatuaz; Wigmore Hall-era bisita Londresen; eta berkeley Antzinako Musika Jaialdia Estatu batuetan.

Vox Luminis-ek belgikako Ricercar etxearentzat, Ramée-rentzat eta Wallonie-n Musiquerentzat grabatu du.

Beste grabazio batzuek ere nazioarteko sari ugari jaso dituzte; hala nola, ‘Editor’s Choice’, Gramophone-rena, diapason d’Or, Choc de Classica, Muse d’Or baroque, preis der deutschen Schallplatten Kritik, Joker de Crescendo and prix Caecilia.

Vox Luminisek asko eskertzen du Federation Wallonie-bruxelles-en laguntza jaso izana. 

LIONEL MEUNIER

Lionel Meunier musika ikasten hasi zen bere jaioterrian, Clamency-n, eta solfeoa, txirula eta tronpeta ikasi zituen. Ikasketak egiten jarraitu zuen 18 urterekin Institut Supérieur de Musique et de Pédagogie Institutuan (Namur), eta 2004an txirulan graduatu zen bereizketa altuenekin. Graduatu ondoren, Meunier karrera bokalean oinarritzen hasi zen, eta Rita Dams-ekin eta Peter Kooijekin ikasi zuen La Hayako Errege Kontserbatorioan. Europako talde nagusi askorekin abestu du; esate baterako, Collegium Vocale Gent, Amsterdamgo Koru Barrokoa, eta bakarlari bezala honako talde hauetan ere abestu du: I Favoriti de la Fenice, Namur-eko Kamerako Koruko Bakarlariak, Capella Pratensis, eta Nederlandse Bach Ve- reeniging bakarlari taldea.

Esperientzia bokalean eta kolaborazioetan oinarrituta, Vox Luminis talde bokal txalotua sortu zuen 2004. urtean, eta, beranduago, haren ezinegon musikalaren gune bilakatu zen. 

EL CORAL LUTERANO A TRAVÉS DE LA DINASTÍA BACH

JOHANN BACH

(1604-1673)

Unser Leben iste in Schatten Sei nun wieder zufrieden

JOHANN MICHAEL BACH

(1648-1694)

Herr, ich warte auf dein Heil Sei, lieber Tag, willkommen Nun treten wir ins neue Jahr Halt was du hast

JOHANN CHRISTOPH BACH

(1642-1703)

Lieber Herr Gott, wecke uns auf Der Mensch vom Weibe geboren Fürchte dich nicht

JOHANN LUDWIG BACH

(1677-1731)

Das Blut Jesu Christi

(JLB 34)

JOHANN LUDWIG BACH

(1677-1731)

Das ist meine Freude

(JLB 28)

JOHANN SEBASTIAN BACH

(1685-1750)

Jesu, meine Freude

(JLB 227) 

nj

EGITARAUARI BURUZKO OHARRAK

“Frau Musika” poeman Luterok "Jainkoari mundu honetako plazerik handienak baino sakonagoa den gozamena ematen dion" dama bat gisa adierazi zituen musika eta kantua. Horrela, Luterorentzat eta bere jarraitzaileentzat funtsezko jarduera izan zuen kantua, eta emaitza zoragarriak eman zituen maisuan maisuaren etorrera prestatu zuen konpositoreen dinastian. Maisuen maisua Johann Sebastian Bach (1865-1750) dugu. Erreforma hasi bi mende geroago, abesteko artea dagoeneko luterotar eskola-sistemaren elementu nagusi bihurtu zen. bachdarrek, luterotar erreformaren hasieratik musikariak zirenek, bazekiten musika baliabide ezin hobea zela testu erlijiosoen izaera erretoriko eta emozionala igortzeko. Eta horrela erakutsi zuten, hain zuzen, hainbat motete eta koral erlijiosoetan.

Johann Sebastian bera izan zen, 1725. urtearen inguruan, “Ursprung der musicalisch-Bachischen Familie” idazten hasi zena [“bachdarren musika-familiaren hastapenak”]. Geroago, bere semeak, Carl philippe Emmanuelek, eta bere lobak, Johann Lorenzek, zuzendu eta handitu zuten. dokumentu hori bachdarren familiaren historia ezagutzeko oso iturri garrantzitsua da. Gardinerrek dioen moduan, bi mendetan baino gehiagotan, “Bachadarren gizonezko kide bakoitza birtualki musikari trebea bihurtzeko predestinatua zegoen, eliza (edo gortea, zenbait kasutan) eta udalerria bere jardueraren esparru nagusia izanda”.

Familiako lehen konpositore nabaria Johann bach (1604-1673) izan zen, Johann Sebastianen aitaldeko osaba zaharra. Wechmarreko musikari umil baten semea izanda, Hans bachek organista gisa lan egin zuen Erfurten, eta Hogeita hamar Urteko Gerraren garai nahasian bizi izan zen. bere ondorengoek nekeak edo estutasunak gainditu behar izan zituzten. Familia oso ugariekin, gehiegi eskatzen zuten patroiekin, Johann Sebastianen aitona-amonek eta osaba-izebak askotan deitoratu ziren jasotzen zuten soldata baxuengatik, nahiz eta organista gisa lan bikaina egin. Gardinerrek dioen moduan, Johann bachen belaunaldikoak ortu txikiak landatuz eta beraien musika- instrumentuak eginez bizi ziren. badirudi hurrengo belaunaldikoekin egoera zertxobait hobetu zela, hala nola Johann Ambrosius bachena (1645-1695), Johann Sebastianen aita zena, eta Johann Christoph (1642-1703) eta Johann Michael (1648-1694) bere lehengusuena.

Bachdarrek konposatutako ahots-musikaren zati gehiena Johann Sebastianek berak ezagutu eta miretsi zuen bilduma batean kopiatuta zegoen. badakigu motete eta koral horietako asko Leipzigeko kantaria izan zen urteetan zehar abestu zituela, eta Carl philipp Emmanuel bere semeari igorri zizkiola. bilduma hori, “Alt-Bachisches Archiv”, berrogeita hamar urte desagertuta egon zen Kieven bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ukrainako Estatu Artxiboetan. Hor, bachen osaba- izeben eta lehengusu-lehengusinen ahotz-pieza erlijiosoak gordetzen dira.

Johann Michael “ein habiler Componist” gisa hartu zuen bere suhiak. Ma bárbara bere alaba J. Sebastianen lehen emaztea izan zen. Heinrich bachen bigarren semea bere jaioterriko (Arnstadt) organista izan zen eta lotsatia eta isila zen. Gardineren arabera, aipatutako Michaelen motete eta elkarrizketek “jabari tekniko sendoa zuela, berezko erraztasuna eta italiar arintasun eta eufonia berezia zuela” erakusten zuten. bere motete koraletan egitura homofonikoko atalak nagusitzen dira, eta esan daiteke estilo zertxobait zaharkitua dutela bere anai nagusia zen Johann Christophenekin alderatzen badugu.

Johann Christoph organista ere zen eta Eisenacheko gorteko musikari gisa lan egin zuen. Ziur asko, J. Sebastian bere lehengusuak gehien miretsi zuena izan zen, eta “ein profonder Componist” gisa hartu zuen. J. Ambrosius bere lehengusuarekin organista gisa lan egin zuen eta eragin nabaria izan zuen Johann Sebastian umearen musika- prestakuntzan. pachelbelen eragina bere lanean nabaritzen da, eta bere moteteek atal homofonikoak eta imitaziozkoak txandakatzen dituzte. Kontrapuntuek bere lobarik xelebreenarenak iragartzen dituzte.

Bidegabeki ahaztuta, eta J. Sebastian bere lehengusu txikiaren bikaintasunarengatik estalita, Johann Ludwig bach (1677-1731) Eisenachen kanpoaldean jaio zen. Gothan ikasi zuen, teologoa izateko, hala ere ez zituen ikasketak amaitu, musikan aritzea erabaki zuelako. “Meiningengo bach” gisa ezaguna izan zen, ia bizitza osoa gorte horretan eman zuelako Kapelmeister eta biolinista gisa, Sajonia-Meiningengo dukea zen bemhard I printzearentzat lan eginez. Harreman ona izan zuen bere lehengusuarekin, eta bere seme-alaben musika-hezkuntzaz arduratzea eskatu zion. Geroago, familiako pintore eta erretratugile bihurtu ziren. badakigu J. Ludwigen kantata asko J. Sebastianek kopiatu zituela, 1725. eta 1726. urteetako liturgia-denboraldian Leipzigeko Santo Tomas elizan gauzatzeko. M. López-benitok dioen moduan, bach hau, XVIII. mendearen hasieran “Neumeister estilo” gisa ezagutu zenaren adibide zoragarria da luterotar kantata erlijiosoen konposizioan. Erdmann Neumeisterek kantatetan testu erlijiosoen antolaketa nkatu zuena izan zen, eskema honen bidez: Itun Zaharreko testua, errezitatiboa, Itun berriaren testua, errezitatiboa, eta amaierako koru eta korala.

Musikarien familia handi honen konpositorerik bikainena luterotar jatorriko antzinako tradizio koralean prestatu zen. Hasteko, Johann Sebastian bachek J. Günther Rörerek bildutako ereserkiak (“Neues vollständiges Eisenachisches Gesangbuch” [“Eisenachen kantutegi berria”]) (1673) izan zituen goiburuko liburu gisa, eta hori erabili zuen egun guztietan elizan edo eskolan ikasteko. doinu horietan Luteroren tradizio osoa jasotzen zen eta, batzuetan, J. S. bachek Weimarren edo Leipzigen idatzi zituen konposizio erlijioso askotarako oinarri gisa balio izan zuten. Gero, gaztaroan, J. Sebastianek bere osaba-izebek eta lehengusu-lehengusinek dagoeneko konposatu zituzten ahots-obra asko kopiatu zituen, eta heldutasunean, bere familiako musika-historia idazten hasi zen. bere senideen moteteak ere erabili zituen Leipzig hiriko liturgia-zerbitzuetan.

J. Sebastianek bere arbasoek igorri zuten motetearen arte tradizionalera egindako ekarpenetako bat testuaren afektuak kanduan musikaz adieraztea izan zen, zenbait konposizio-prozeduren bidez, hala nola fuga, ahotsaren zati guztietan. bere koralen eta kantaten interpretazioan parte hartzen zuten abeslari kopuruari dagokionez, ez dugu informazio zehatzik, hala ere, badakigu igande guztietan eta jaiegunetan berrogeita hamar abeslari inguru banatu behar zituela Leipzigeko lau elizen artean. Suposatzen da moteteak ezkontza, hileta edo zerbitzu berezietan abesten zirenez, bachek kantaririk onenak aukeratzen zituela bere koruetarako. Haietako asko Leipzigeko Unibertsitateko ikasleak ziren. Scheiberen arabera, moteteak egiteko, ahal beste kantari erabili behar zituzten konpositoreek. (...) eta “guztiek ahots argi eta entzungarria izan behar zuten, intonazio onarekin, eta zati bakoitzak (...) kantari kopuru desberdina abesten”. J. Sebastiani eskatzen zitzaion musika erlijioso gehiena kantatak zirenez, oso motete gutxi konposatu zituen, eta 1723. eta 1730. artekoak dira. Testuak alemanez idatzita daude, luterotar tradizioko erlijio-musikan ohikoa zen moduan, eta akonpainamendu jarraituarekin edo organo- akonpainamenduarekin interpreta zitekeen. Hala ere, zenbaitek hautazko instrumentu- zatiak dituzte ahots bokalak bikoizteko.

MAR GARCÍA GOÑI. Musikologoa.


Prezioa: 12.00 €

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.