es | eu

Egeria & Juan Andrés Pastor

Kalean - Estella-Lizarra

2022ko irailaren 10, larunbata - 12.00etan

Ad loca sancta y la ruta de las sirenas

SMADE kalean bertan

Lekua: La Rua kalea. Irteera Hilobi Santuaren elizatik.

Egeria, abenturazalea eta jakin-min muga- gabeko idazlea, Iberiar penintsulatik Leku Santuetarainoko bidaia oinez egin zuen lehen emakumea izan zen. Bidaldi horren berri ida- tziz jaso zuen Itinerarium Ad Loca Sancta bere lanean. Emakume bikain horren mailara iritsi nahian, Erdi Aroko ibiltariaren azalean jarriko gara, bidaia introspektibo batean erromes au- sartaren pausoak egitea bilatuta. Jainkozalea- ren eta magikoaren artean, bidaia horretan, bi- dean zain dituen erronkak eta desafioak izango ditu aurrez aurre. Haien artean daude sirenen ahots eztiak, eta haien zerizana emakumeen ar- te-sorkuntzaren sinboloa da, kantuaren bidez, harrokeria eta plazer mundutarrak adierazten dituzten aldi berean. Hala, sirenen ibilbidea Estella-Lizarrako auzo monumentalean pert- sonaia mitologiko hau irudikatzen dituen iko- nografia desberdinetan ibiliko da, EGERIAk eskaintzen digun musika-ibilbidearekin bat eginda. Zehazki, taldekideek, paseoaren fase desberdinetan, taldeari izena ematen dion bi- daiariaren ibilbidea gogora ekartzen duten konposizioak interpretatuko dituzte, errome- sek beren bidean duten esperientzia eratzen duten alderdi desberdinak erakutsita.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.