ESTELLA-LIZARRAKO ANTZINAKO MUSIKAREN 53. ASTEA
ES ELLA
Hura da: jatorria Erdi Aroan duen hiria, zaratatsu, Ega ibaiaren uren erritmoan bizi dena. Haiek dira: Errenazimentuko eta barrokoko konpositoreak, emakume ausart eta aitzindariak, konposizioaren arloan kanon maskulinoari aurre egin ziotenak. Eta haiek ere badira, musak, sorkuntza gorenak inspiratu zituzten emakumeak. Jakina, haiek dira, musika-berrikuntza instrumentalak, besteak beste, viola da gamba eta tiorba bezala, Errenazimentuko eta barrokoko aire berriekin agertu zirenak, etortzeko zeuden garaien harmonia marrazteko. Eta, nola ez, haiek dira, funtsezkoak, beren ahotsarekin interpretatzen duten artistak eta beren instrumentuekin laguntzen dituztenak. Sirenak, laminak eta sorginak ere izango dira, garaiak, korronteak, arrazoibideak eta sentsibilitateak konektatzen dituen topaketa magiko honetan. Haiek guztiek tokia, babeslekua eta aterpea aurkituko dute Estella-Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen berrogeita hamahirugarren edizio honetako programan, gure historiaren zati direlako eta gure orainean bizi direlako.
Zuzendari artistikoa: Raquel Andueza
-------------------
Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak mende erdi baino gehiago egin du XVIII. mendeko klasizismoaren aurreko musika historikoa zabaltzen.
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Europako Antzinako Musikako Jaialdien Sareko (EAMS) kide da.
Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa, Raquel Andueza