es | eu

SMADE Soziala: Cantoría

San Jerónimo Egoitza - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 8, asteartea - 12.00etan

Cantoría
​Jorge Losana, zuzendaritza

Ahots hutsezko musika, a cappella, Europako auditorium nagusietan arrakasta izanez musikaren arloan sartu diren lau ahots gaztek bikain abestuta. 


Inés Alonso (sopranoa)
Samuel Tapia (kontratenorra)
Jorge Losana (tenorra eta zuzendaritza)
Valentín Miralles (baxua) 


Cantoría

Cantoría ahots-talde bat da, Jorge Losanak zuzendua, 2016ko udan eratua Festival Internacional de Música Antigua de Sierra Espuña jaialdian eta jatorria Kataluniako Musikako Goi Mailako Eskolan duena. Hauek dira taldekideak: Inés Alonso (sopranoa), Samuel Tapia (kontratenorra), Jorge Losana (tenorra eta zuzendaria) eta Valentín Miralles (baxua).

EEEmerging 2018 (Emerging European Ensembles) programarako hautatu zutenetik –Europar Batasunak babestutako eta Centre Culturel de Rencontre de Ambronay (Frantzia) elkarteak antolatutako kooperazio-programa–, nazioartean ibilbide handia egiten ari da, Italia, Alemania, Frantzia, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Kroazia, Lituania, Espainia eta Herbeheretan ematen ari den kontzertuei esker. Era berean, etorkizun oparoko talde moduan hautatu zuten 2017an IYAPen (Artista Gazteen Nazioarteko Aurkezpena), Anberesen, Brujasko Antzinako Musikako Jaialdiko fringe edizioan eta Utrechteko Oude Muziek Festival ospetsuko fringe edizioan, Fabulous Fringe Ensemble moduan arituz 2019an. 2018an, Cantoríak ikus-entzuleen saria irabazi zuen EEEmerging jaialdian, Ambronayn, La Cité de la Voix, Vézelayn, egonaldi-programarako hautatu zuten eta Juventudes Musicales Españako MuSAE proiektuan parte hartzeko gonbidatu zuten. Ondorioz, Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Pradoko Museoan aritu zen. 2019an, Premio de Música Antigua FestClásica saria irabazi zuen, eta, hortaz, kontzertu-bira egin zuen Espainia osoan, Alemaniako irratian debuta egin zuen (WDR3) eta kolaborazioa hasi zuen Paviako Centro di Musica Antica Ghislierirekin, talde egoiliar moduan.  

Espainiako Urrezko Aroko ahots-musikan oinarritzen da nagusiki Cantoríaren errepertorioa. Historikoki informatutako interpretazio-tekniken ikerketarekin batera, Cantoríak Errenazimenduko ahots-musikaren antzerki- eta komunikazio-izaera esploratu eta baliatzen du eta Errenazimendu iberiarreko ahots-teknikak ikertzen ditu. Acción Cultural Española, Instituto Nacional de Artes Escénicas y Música, Consejería de Cultura de la Comunidad de Madrid eta Instituto de las Industrias Culturales de Murcia erakundeen babesa du Cantoríak.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.