Dolce Rima
«Dolce tormento» oximoronak kontraesan eder bat definitzen du, musikak, testuaren zerbitzura jarrita, Italian garatu zen pasioen lehen barroko honetan esploratzen duena. Ahots eta baxu jarraiturako ezinbesteko lanak, Monteverdi, Merula, Strozzi, Frescobaldi eta abarrenak, geroko aroa sortzearen fenomenoa ereduz adierazten dutenak: monodia lagundua. Dena, Julieta Viñasen zilarrezko ahotsean eta Paula Briebaren tiorbaren harikortasunean.
PROGRAMA
Folle è ben che si crede
Tarquinio Merula (1595 - 1665)
L’amante consolato
Barbara Strozzi (1619 - 1677)
Novello Cupido
Biagio Marini (1594 - 1663)
Chiamata a nuovi amori
Barbara Strozzi
Canarios
Giovanni G. Kapsberger (1580 - 1651)
Se l’aura spira
Girolamo Frescobaldi (1583 - 1643)
Quel sguardo sdegnosetto
Claudio Monteverdi (1567 - 1643)
Che si può fare
Barbara Strozzi
Cosí mi disprezzate
Girolamo Frescobaldi
Aurora corrente
Bellerofonte Castaldi (ca. 1581 - 1649)
La travagliata
Barbara Strozzi
L’amante segreto
Barbara Strozzi
Si dolce è’l tormento
Claudio Monteverdi
Julieta Viñas Arjona (sopranoa)
Osasun-arrazoiengatik, Aníbal Sorianok ordezkatuko du Paula Brieva tiorbista
Dolce Rima
Dolce Rima 2009an sortu zuten Julieta Viñas eta Paula Brieba valentziar interpretatzaileek. Bien bideak Sevilla hirian elkartu ziren, Espainiako «Antzinako Musikaren hiriburutzat» jotakoaren kultura-asaldurak erakarrita biak.
Poesiaren eta musikaren bat-egitean bereziki interesa duen duo moduan jaioa, Dolce Rima Europako XVI.-XVII. mendeetako kulturara hurbiltzen da, eta errepertorioa bihuela-jotzaileen Espainiako Errenazimenduko errepertorioan, Espainiako barrokoan eta Italiako Seicentoan ardazten du.
Egun, Dolce Rima eraketa aldakorreko taldea da, ohiko kolaboratzaileak izaten dituena jorratzen duen programaren beharren arabera, eta interes berezia jartzen du Espainiako musika-ondarea berreskuratzeko proiektuetan.
Eraketa desberdinetan, Dolce Rimak kontzertu ugari eskaini du penintsula osoan, antzinako musikako jaialdi garrantzitsuetan.
Turismo Andalucía erakundeak Murilloren omenezko urtea Berlinen ospatzeko (Alemania) aukeratu zuen taldeak, eta bai Uffizi Live 2017 kontzertuen zikloan ere, Florentziako Galleria Uffizirenean (Italia).
Askotan kolaboratzen du Engranajes Culturales enpresarekin (Sevilla) sormenezko kultura-aisiako hainbat proiektu sortu eta garatzen, eta bai diziplina anitzeko beste ikuskizun batzuetan ere. Haien artean nabarmendu behar da Caravaggio, la luz es la verdad antzezlana, Luis Agiusena, Thyssen-Bornemisza museo nazionalean antzeztua (Madril, 2018), italiar margolariari eskainitako erakusketa inauguratzearen kariaz.
Ikus-entzunezkoetarako egindako lanen artean, Scriptorium faksimile esklusiboen argitaletxearen publizitate-iragarkiari soinua jartzeko egindako kolaborazioa nabarmendu behar da, Bocabadats Mediak (2014) egindakoan, eta Ánima film laburraren (2011) soinu-bandarako musika hautatzea eta jotzea. Azken hori Bebé Pérez errealizadorearena da, eta Ana de Armas eta Leandro Espinosa ditu protagonista.
2013an, ahotserako musikari eta Espainiako Errenazimenduko bihuelari eskainitako lehen lan diskografikoa egin zuten, Al alba venid izenburua duena, eta oso harrera ona izan zuen kritikarien artean. Michael Stoverrek The Lute Society of America aldizkarirako egin zuen erreseina nabarmendu behar da.
Dolce Rima GEMA Sarien I. Edizioan finalista izan zen, 2014ko Talde Gaztearen kategorian, eta GEMA Sarien II. Edizioan, 2016ko ekainean, 2015eko Talde Gaztearen sariaren irabazlea.
Dolce Rimak iraganeko orrialdeak berreskuratzeko asmoa du, oraingo bizimodua eta iritzia emanez interpretazioan, hartara, ikus-entzulearekin benetako konexioa izateko. Hartara, hori gertatzen denean, taldeak sentitzen du egindako lanak merezi izan duela.