Artefactum
Álvaro Garrido, zuzendaritza
Egungo gizartean bizi dugunaren oinarriak Erdi Aroan eraiki zituzten jendeen espirituaz, egunerokotasunaz eta bizi-irrikaz horditzera gonbidatzen du programa honek ikus-entzulea; dena Erdi Aroko oinarrizko zutabea izan zenaren, ardoaren, ikuspegi pribilegiatu horretatik. Egin dezagun topa!
PROGRAMA
Preámbulo
Estampida en mai la rousse y ungaresca Thibaut IV de Champagne (XIII. mendea) eta izengabea (XIII., XIV. mendeak)
Vino en las cántigas
La dona de Bretaña
Alfontso X.a Jakituna (XIII. mendea)
Cantiga Santa María, 23. zk.
A que avondou
Alfontso X.a Jakituna
Cantiga Santa María, 386. zk.
Virgen Santa María
Alfontso X.a Jakituna
Cantiga Santa María, 23. zk.
Visión trovadoresca
Ai amor de pero cantone
Fernando Soares de Quiñones (XIII. mendea)
Vino y clero
Divinum misterium
Códice de las Huelgas (XIV. mendea)
Camino de la taberna
Adieu ces bons du vins de Lannoys
Guillaume Dufay (XV. mendea)
Bon vin doit
Roman de Fauvel (XIV. mendea)
Bon vin je ne pluis laisser
François Rabelais (XV. mendea)
En la taberna
Quand je bois du vin claret
Izengabea, tradizionala Proventzakoa (XV. mendea)
Alte clamat epicurus
Carmina Burana 221. zk. (XIII. mendea)
In taberna quando sumus
Carmina Burana 196. zk. (XIII. mendea)
Vinum bonum
Carmina Burana (XIII. mendea)
Alberto Barea (kantua eta oboe-motak)
César Carazo (kantua eta biola)
José Manuel Vaquero (kantua, organettoa eta zarrabetea)
Ignacio Gil (txirula eztiak, kapsula-oboea, gaita eta koruak)
Álvaro Garrido (perkusioa eta koruak)
Artefactum
1995ean sortua, Artefactumek bere lanaren arreta Erdi Aroko musika-errepertorioa berreskuratu, birsortu eta zabaltzean jartzen du, eta erabateko erreferentziazko taldea da Erdi Aroko musikaren esparruan gure herrialdean.
Espainiako antzinako musikako jaialdi ospetsuenetan aritu izan da (Bartzelona, Madril, Gijón, Úbeda eta Baeza, Toledo, Valladolid, Iruñea, Olivares, Aracena, Jerez, Girona, Cáceres, Albacete, Ciudad Rodrigo, Lizarra, Portugalete, Donostiako Hamabostaldia, Aranjuez, Córdoba, Santander, Tiana, Sevilla, etab.). Era berean, taldea sarritan gonbidatu izan dute gure mugetatik harago antolatutako jaialdietan Espainiaren ordezkariak izateko (Italia, Portugal, Frantzia, Japonia, Eslovenia…). 2016ko azaroan, taldeak bere aurkezpena egin zuen Japonian, eta kontzertuak eman zituen Tokion eta Hamamatsuko nazioarteko jaialdian. 2017an, Artefactumek, Schola Antiqua taldearekin batera, Festival de Música Medieval de las Huelgas ospetsuan parte hartu zuen, Ondare Nazionalak antolatutako kontzertu batean, eta De Castilla a Al Andalus programa aurkeztu zuen. 2018an berriro parte hartu zuen, eta Gloria in Coelo erlijio-programa aurkeztu zuen. Halaber, taldea duela gutxi Leongo Musika Historikoen Ziklora gonbidatu dute, eta aurkezpena egin du Adelaideko nazioarteko jaialdian, Australian, 2020ko martxoan, In vino veritas programa aurkeztuz.
Taldeak sei lan diskografiko ditu editatuta, eta haietako batek, En el Scriptorium izenburua duenak, CD Compact saria lortu zuen 2009an, gure herrialdeko Erdi Aroko musika-grabazio onena izateagatik. Taldearen azken diskoa, Musica ad navitatis tempus, Madrilgo Auditorium Nazionalean aurkeztu zuten, 2016ko abenduan, eta harrera bikaina egin zioten bai publikoak eta bai prentsak ere.