es | eu

EDERTASUN TXINPARTAK
2020ko irailaren 5etik 12ra

Hermosas alamedas

San Migel Eliza

2020ko irailaren 9, asteazkena - 20.00etan

Vox Hvmana
Juan Díaz de Corcuera, zuzendaritza

Madrilen, 1620an, Prado de San Jerónimon, gizarte-maila desberdineko pertsonek joera sortzen zuten musika partekatzean, edo beraiek jota edo musikariak kontratatuta gau-jaialdiak alaitzeko. Vox Hvmana taldeko hiru ahotsek, baxu jarraituaren ozentasun oso apainduarekin batera, bidaia batera gonbidatuko gaituzte, Felipe III.aren erreinaldiko giza tonuen azken joeren bidez.


PROGRAMA

Hermosas alamedas
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Estantzia, Lope de Vega (1562 - 1632)

Al humilde Mançanares
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Erromantzea, Lope de Vega (1562 - 1632)

El tardo buey atado a la coyunda
Juan Fernández Garzón, (fl. 1591 - 1615)
Sonetoa, Tirso de Molinari egotzia (1579 - 1648)

Ojos negros de mis ojos
Diego Gómez de la Cruz (c. 1550 - 1618)
Erromantzea, Lope de Vegari egotzia (1562 - 1632)

Galería de Amor y su Baylete
Lucas Ruiz de Ribayaz (1626 - post 1677)

La verde primavera
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Abestia, Lope de Vega (1562 - 1632)

Ya con la salud de Flori
Francisco Compañi (fl. 1600)
Erromantzea, Luis Carrillo de Sotomayor (c. 1585 - 1610)

Siete años de pastor Jacob servía
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Sonetoa, Luís Vaz de Camões (c. 1524 - 1580)

Ojos si queréis vivir
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Letra, izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)

Gran Duque y su Baylete
Lucas Ruiz de Ribayaz (1626 - post 1677)

En el campo florido
Juan de Palomares (¿? - c. 1596)
Lirak, Lope de Vega (1562 - 1632)

La morena graciosa
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Letra, izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)

Si por Rachel gentil zagala bella
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Sonetoa, Conde de Salinas (1564 - 1630)

Durmiose Cupido al son
Izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)
Letra, izengabea (ex. XVI. m. in. XVII. m.)


Verónica Plata, sopranoa
Jorge Enrique García Ortega, altua
Juan Díaz de Corcuera Herrador, tenorra eta zuzendaritza
Manuel Vilas, bi ordenako harpa
Jesús Fernández Baena, tiorba

Vox Hvmana

Vox Hvmana ahots-talde bat da, XV. eta XVII. mendeen arteko polifoniaren interpretazio historikoki dokumentatuan espezialista. Suitzako Basilea hirian sortu zuten, 2007an, Andrea Marcon italiar zuzendariaren ekimenez. Kantari-kopurua aldakorra da, programa bakoitzaren beharretara egokitzen baita, eta, hartara, formatu txikiko eta handiko programei ekin diezaieke.
Jorratzen dituen errepertorioen testuinguru historikoaren eta haiekin lotutako jardunbideen ikerketa-prozesu sakon batean oinarritzen du lana. Arreta errepertorio polifonikoan jartzen du, bai erlijiokoan eta bai profanoan ere, Urrezko Mendeko iberiar kaperetan ekoitzian eta joan.
Besteak beste, jaialdi hauetan aurkeztu da: Ciclo de Música Sacra en las Catedrales Españolas (Teruel, Calatayud, Logroño, Iruñea eta Guadalajara), BSI Engadin Festival, (Müstair, Suitza), Bachfest, (Leipzig, Alemania) eta Nafarroako Organorako Musika Zikloa (Iruñea).
Sortu zenetik, Vox Hvmana Juan Díaz de Corcuera Herradorrek zuzentzen du.

Juán Díaz de Corcuera Herrador

Abeslari, ikertzaile eta zuzendari espainiarra, interpretazio historikoki dokumentatuan espezializatua. Prestakuntza Abadía de la Santa Cruzeko eskolanian haur kantari moduan hasi zuen. Gero, Iruñera lekualdatu zen, ahots-arloko prestakuntza jarraitu zuen Pablo Sarasate kontserbatorioan eta aldi berean hiriko zenbait abesbatzarekin kolaboratzen aritu zen, besteak beste, Iruñeko Katedraleko Musika Kaperarekin. Interpretazio historikoki dokumentatuaren hastapenak Salamancako Unibertsitateko Antzinako Musikako Akademian egin zituen. Ikastaro espezializatuetara eta eskola magistraletara joan zen hainbat irakaslerekin, hala nola Carlos Mena, Marta Almajano, Montserrat Figueras, Maria Cristina Kiehr eta Richard Levittekin. Prestakuntza Schola Cantorum Basiliensisen (Basilea, Suitza) amaitu zuen, Gerd Türk tenorrarekin, eta Diplom für alte Musik lortu zuen 2006an. Prestakuntza hartu bitartean, Urrezko Mendeko iberiar egileen errepertorio polifonikoan espezializatu zen.
2000. urtean, La Trulla de Bozes taldearekin batera, XXXVII Festival van Vlaanderen – Brugge antzinako musikako lehiaketan lehen saria lortu zuen eta bai International Young Artist Presentation saria ere Laus Polifonae, Festival Van Vlaanderen – Antwerpen lehiaketan. Besteak beste, jaialdi hauetan parte hartu du: Oude Muziek Amnsterdam, Festival de Granada, Los Siglos de Oro, Laus Polyphoniae, Semana de Música Religiosa de Cuenca, Bachfest Leip- zig, Alte Musik Zürich, eta abar. Zenbait taldetan aritzen da kolaboratzen, adibidez, La Trulla de Bozes, Resonet, Capella Reial de Catalunya, Chant 1450 eta Capella Prolationum taldeetan, eta haiekin zenbait grabazio diskografiko egin ditu.
Interpretatzaile lanarekin batera, ikertzaile lana egin du eta hainbat ekitalditan parte hartu du, adibidez, «Plus Oultre» nazioarteko sinposioan, Alte Musik Zürich jaialdiak antolatuta, Musikwissenschaftliches Institut Zurichen (Suitza), «Realidades ficticias» hitzaldien zikloan, Biblioteca Luis Angel Arangon (Bogota, Kolonbia) eta «Visiones del Sacrificio» sinposioan, MAMUn (Bogota, Kolonbia). 2013 eta 2018 artean, irakasle elkartu lanean aritu zen Universidad Centralen (Bogota, Kolonbia), eta irakasgai teoriko batzuk eman zituen erakunde horretako Musika Ikasketetako Maisutzako Enfasia Interpretazio Historikoan arloan.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza