es | eu

Musika txikia: Las aventuras de Martín

Santa Klara komentua - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 6, igandea - 17.30etan

Ensemble Musicantes & Tantachán Teatro

Antzerki musikala, non Martínen abenturak kontatzen diren. Ezkutari gazte bat da, zaldun bihurtzeko ametsa duena. Horretarako, hainbat proba gainditu beharko du, ordea, lagun fantastiko batzuen ezin estimatuzko laguntzarekin. Printzesak, herensugeak, zaldunak eta askoz ere pertsonaia gehiago, txikiek eta helduek une ahaztezina igarotzeko.


Pertsonaiak
Martín, ezkutari protagonista 
Rodrigo, zaldun maltzurra
Juglar, kontalaria
Isabel, printzesa 
Coscorrón, herensugea

PROGRAMA

Douce Dame Jolie                                 
Guillaume de Machaut (Francia, XIV mendea)
Virelay francés

La Bestiola (CSM 354)                          
Alfonso X el Sabio (España, XIII mendea)
Cantiga de Santa María (Virelay)

Avrix mi galanica                                
Anónimo (España, XIV mendea)
Cancionero popular sefardí

Quen os pecadores (CSM 227)            
Alfonso X el Sabio (España, XIII mendea)
Cantiga de Santa María (Virelay)

Stella Splendens                             
Anónimo (España, XIV mendea)
Llibre Vermell de Montserrat 

Stella Splendens                           
Anónimo (España, XIV mendea)
Llibre Vermell de Montserrat

Trotto                         
Anónimo (Italia, XIV mendea)
Manuscrito de danzas juglares

Lamento de Tristano                
Anónimo (Italia, XIV mendea)
Manuscrito de danzas juglares

Danse                                  
Anónimo (Francia, XIII mendea)
Cancionero del Rey (Estampida)

Estampida nº 7                      
Anónimo (Francia, XIII mendea)
Cancionero del Rey (Estampida)

Rotta                         
Anónimo (Italia, XIV mendea)
Manuscrito de danzas juglares

Saltarello                              
Anónimo (Italia, XIV mendea)
Manuscrito de danzas juglares

Sen calar nen tardar (CSM 380)          
Alfonso X el Sabio (España, XIII mendea)
Cantiga de Santa María (Virelay)


Xurxo Ordoñez (haizea)
Milena Fuentes (hari igurtzia)
Jaime del Amo (hari pultsatua eta zuzendaritza)
Wafir Shaikheldin (perkusioa)
Juan José Arauz (antzerki-zuzendaritza)
Laura Yepes (aktorea)

Ensemble Musicantes

Musicantes bere kideen jakin-nahiak sorrarazi zuen, Erdi Aroko musika aztertu eta jotzean sakondu nahian. 

Taldearen kontzertuen artean, jaialdi hauetan egindakoak nabarmendu behar dira: Madrilgo Erkidegoko Festival Clásicos en Verano, Festival de Música Medieval de Alarcos, Ciclo de Música y Patrimonio de la comarca Sierra de Arcos (Teruel), Jornadas Medievales de Oropesa, Festival de Música Antigua y Sacra de Getafe, Ciclo Música Nas Ruinas del Museo de Pontevedra, Ciclo Música para una época del Museo de Belas Artes da Coruña, Festival Veranos en Cuenca, Jornadas Musicales de Calatañazor (Soria), Jornadas de Patrimonio Histórico de Pinto, Jornadas histórico-Turísticas de Manzanares Medieval, Festival de la Ribagorza, Muestra de Música Antigua de Aracena, Festival Internacional de Música Antiga Fora do Lugar (Portugal), Festival de Música Provincia de Palencia, Festival Almagro Enclave de Música, Festival de Música Antigua de Almodóvar del Campo, Festival de Plectro de Alcalá de Henares eta Castillo de los Mendoza de Manzanares el Real (Madril), besteak beste. Beti harrera ezin hobea egin diote, eta antzinako musikako espezialistek eta ikus-entzuleek, kritika bikainak. 

Erabiltzen dituzten tresnak (arrana, Erdi Aroko lautea, giterna, laute arabiarra, arrabita, salterioa, tuntuna, zarrabetea, perkusioa, txirulak, gaitak, txirimia, biola eta fidula) garai hartako instrumentuen erreprodukzioak dira, gure herrialdean dagoen ikonografian inspiratuak. 

Errepertorioak XIII. mendearen eta XV.aren artekoa hartzen du barne (Erdi Aroko musika monodikoa, Ars Novaren polifonia eta Errenazimenduaren hasiera).

 

Tantatachán Teatro 

Tantatachán Teatro haur-hezitzaileek, artistek, animatzaileek eta txotxongilolariek osatutako taldea da, eta bere ibilbide profesionalean haur- eta gazte-antzerkian espezializatu da nagusiki.  

Juan José Arauz taldearen sortzaileak 1989an hasi zuen ibilbidea, hainbat eta hainbat ikastaro eginez, antzerkia, ahotsa, makillajea, kaleko eta aretoko animazioa, gorputz-adierazpena eta dantza (Compañía Teatro de la Danza), irrati-lokuzioa, clown-a, mimoa, pantomima eta goma-aparrezko txotxongiloak egitea ikasteko. 

Arauzen ibilbide profesionala publizitateko, telebistako eta zinemako lanetan laburbiltzen da, aktore, figurante eta animatzaile arituta Parque Españan, Japonian. Horrez gain, clown, mago, animatzaile eta txotxongilolari aritzen da.   

Anima y Acción eta La Nada Teatro taldeen sortzailea da, eta egun Tantatachán Teatrorena. 2010ean Laura Yepes taldean sartzean, elkarrekin taldearen txotxongilo-ikuskizun guztiak gauzatzen dituzte.

 

 

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.