es | eu

(BERR)ELKARTZEAK
2019ko irailaren 1etik 8ra

RAQUEL ANDUEZA ETA JESÚS FERNÁNDEZ BAENA

Santo Domingo Egoitzako kapera

2019ko irailaren 2, astelehena - 17.30etan

Lizarrako hirugarren adinekoen zentroetako egoiliarrentzat eta haien familientzat bakarrik.

Programa

  • Raquel Andueza, sopranoa
  • Jesús Fernández Baena, tiorba

BELLA MIA

Claudio Monteverdi (1567 - 1643)

  • Perché Se M’odiavi

Anónimo (s. XVII)

  • Viver In Questo Stato

Francesco Cavalli (1602 - 1676)

  • Vieni In Questo Seno

Anónimo (s. XVII)

  • Bella mia

G. G. Kapsberger (1580 - 1651)

  • Toccata arpeggiata

Domenico Anglesi (1610/15 - 1674)

  • Un sol bacio

Claudio Monteverdi

  • Voglio di vita uscir

Anónimo

  • Donzelletta, lascivetta

Claudio Monteverdi

  • Oblivion soave

G. G. Kapsberger (1580 - 1651)

  • Passacaglia

Benedetto Ferrari (1603 - 1681)

  • Son ruinato, appassionato

Claudio Monteverdi

  • Si dolce è’l tormento

Anónimo (s. XVII)

  • Cruda signora

60’

 

RAQUEL ANDUEZA 

Iruñean jaioa, Pablo Sarasate kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta, ondoren, Nafarroako Gobernuaren beka jaso zuen Londresko Guildhall School of Music and Drama eskolan ikasteko. Hor Bachelor of Music lortzeaz gain, ohorezko aipamena jaso eta School Singing Prize saria irabazi zuen. Hortik gutxira, Richard Levitt irakaslea ezagutu zuen, eta bera izan du erreferente nagusi Lisa Paglin eta Marianna Brilla bihurtu diren arte bere ahots-prestatzaile.

Bakarlari gisa aritzen da mundu osoko jaialdi eta auditorium nagusietan (Paris, Madril, Bartzelona, Brusela, Utrecht, New York, Praga, Frankfurt, Bukarest, Tokio, Viena, Mexiko, Napoli, Granada, Minneapolis, Berna, Panama, Chicago, Londres, Hong Kong, Mosku, Bogota, Vancouver eta abar). 2012an egin zuen debuta, New Yorkeko Carnegie Hall aretoan eta Londresko Prom-etan. Jesús Fernández Baena tiorba-jotzailearekin batera, La Galanía taldea sortu zuen 2010ean; 2014an Talde Barrokorik Onenaren saria jaso zuten Antzinako Musikaren Talde Espainiarren Elkartearen partetik.

Raquelek kontzientzia sendoa du ahotsaren osasunaren inguruan, eta irakaskuntzak geroz eta garrantzia handiagoa du bere bizitzan. Sarritan gonbidatzen dute Madrilgo Teatro Real-era kantagintzari buruzko konferentziak eta ikastaroak emateko, baita zenbait unibertsitatetara (Yale, Burgos, Alcalá de Henares, Bogota, Madrilgo Complutense, Panama Hiria eta Anberesko AMUZ) eta goi-mailako kontserbatorio eta musika jaialdietara ere (Gijón, Iruñea, Kanaria Handiko Las Palmas eta abar). 2018az geroztik, klaseak ematen ditu Iruñean duen estudioan.

Hainbat zigilu diskografikorekin egin ditu grabazioak, besteak beste Warner Classics, Virgin Classics, Glossa, K617, NB Musika, Accentus, OBS Prometeo eta Zig-Zag Territoires diskoetxeekin. 2011n bere zigilua ere sortu zuen, Anima e Corpo. Halaber, filmen, film laburren eta telesailen soinu-bandetan parte hartu du, hala nola La Catedral del Mar (Antena3, Jordi Frades), Exodus (Ridley Scott, 2014), Carlos (TVE1, Oriol Ferrer, 2015), Isabel (TVE1, Javier Olivares, 2012), Atraco (Eduard Cortés, 2012), Tous les soleils (Philippe Claudel, 2011), Disección de una tormenta (Julio Soto Gúrpide, 2010). Gainera, La Galaníarekin batera, ahotsa jarri dio Loewe Sport lurrinaren telebistarako iragarkiari.

 

JESÚS FERNÁNDEZ BAENA

Estepa-n jaio zen (Sevilla). Txirula eztia eta hari pultsatua ikasi zituen Sevillako Goi Mailako Kontserbatorioan, Guillermo Peñalver eta Juan Carlos Rivera irakasleekin. Beranduago, Andaluziako Juntaren beka bati esker, Hagako Koninklijk Conservatorium-en ikasten jarraitzeko aukera izan zuen, 2002an diploma lortu zuen arte.

Hainbat talderekin aritu izan da, besteak beste El Concierto Español, Al Ayre Español, Private Musicke, La Real Cámara, Ludovice Ensemble, More Hispano, Accademia del Piacere, Hippocampus, Conductus Ensemble edota La Colombina taldeekin. Horiekin batera, antzinako musikaren jaialdi nagusietan parte hartu du.

Emilio Moreno, Frans Brüggen, Gabriel Garrido, Paul MacCreesh, Fabio Bonizzoni edota Eduardo López Banzo zuzendariekin ere aritu izan da. Bestalde, sarritan abeslarien akonpainamendua egiten du, hala nola María Bayo, Magdalena Koená, Jordi Domènech, Núria Rial, José Hernández Pastor, Carlos Mena eta Raquel Andueza abeslariekin. Azken horrekin duo egonkorra osatu zuen 2003an, eta XVII. mendeko italiar musikan espezializatu ziren. Suitza, Frantzia eta Herbehereetako irratietarako grabazioak egin ditu, eta Harmonia Mundi France, Deutsche Grammophon, NB Musika eta Naïve zigiluekin ere grabatu du. 2010ean, Raquel Andueza sopranoarekin batera, bere zigilu diskografikoa sortu zuen, Anima e Corpo, eta Raquel Andueza & La Galanía taldea ere sortu zuten. Talde horrekin munduko jaialdirik onenetako batzuetan aritu izan da.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
Vianako Udala
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza
Santo Domingo Egoitza · Santa María Eliza (Viana)