es | eu

CONCERTO MELANTE

Santa Klara Eliza - Estella-Lizarra

2017ko irailaren 8, ostirala - 20.15etan
Prezioa: 10.00 €

Sarrerak erosi

ZEHARKAKO FLAUTA
VERENA FISCHER

BIOLINA
RAIMAR ORLOVSKY

VIOLA DA GAMBA
ULI WOLFF

KLABEA
LEÓN BERBEN

2008an Concerto Melante o zialki atera zen nazioarteko musika-eszenara. Italiako halako sonoritate batekin, taldearen izen iradokitzailea, “Melante”, Georg philipp Telemann-en abizeneko silabetatik osatutako anagrama da.

Iraganean, taldeak honako hauekin egin du lan: Christine Schäfer, dorothee Mields, Christiane Oelze, philippe Jaroussky, Ann Sofía von Otter, peter Kooy, dorothee Oberlinger, Reinhold Friedrich eta Hille perl. Reinhard Goebel-ek (Antiqua Köln Musikatik datorrenak) Concerto Melante-rekin egiten du lan errepertorioarekin zerikusia duten gauzetan. 

Taldea SONY Classical-en artista esklusiboa da. Zigilu horrekin atera zuen “Spirituosa”, Telemann-en kameramusika, eta, 2012an, berriz, “Sacred Arias” Cda, XVII. mendeko konpositore alemaniarren obrekin, dorothée Mields sopranoarekin elkarlana eginaz.

2013an, J.S. bach-en “Musical Offering” grabatu zuen, Christoph Wolff irakaslearekin lankidetzan (Harvard/Leipzig).

2015ean, taldeak beste Cd bat atera zuen, domenico Galloren Italiako musika barrokoaren munduko lehen grabazioekin.

“Telemann/Luther” produkzio berria 2017an estreinatu da, eta arrakasta handia izan du. 

OFRENDA MUSICAL

JOHANN SEBASTIAN BACH

(1685-1750)

Trío Sonata en Sol mayor

(BWV 1038)

Largo Vivace Adagio Presto

CARL PHILIPP EMANUEL BACH

(1714-1788)

Trío Sonata en Re menor

(Wq 145)

Allegretto Largo Allegro

GEORG PHILIPP TELEMANN

(1681-1767)

Trío Sonata en Mi menor

(TWV 42. e 8)

Affetuoso Vivace Andante Presto

JOHANN SEBASTIAN BACH

(1685-1750)

Musikalisches Opfer

(BWV 1079 “Ofrenda musical”)

Ricercare a 3 (Thema Regium)
Canon perpetuus super Thema Regium Canon a 2
Canon a 2 Violini in unison
Canon a 2 per motum contrarium
Canon a 2 per argumentationem, contrario motu
Canon a 2 per tonos
Fuga Canonica in Epidiapente
Ricercare a 6
Canon a 2
Canon a 4
Sonata Sopr’il Sogetto Reale à Traversa, Violino e Continuo
Largo
Allegro
Andante
Allegro
Canon perpetuus 

EGITARAUARI BURUZKO OHARRAK

    XVIII. mende hasieran musika instrumentala "ganbera-musika" gisa jotzen zen, parte hartzen zuten musika-tresna kopuruari edo musika hori jotzen zen lekuari inolako aipamenik egin gabe. "Ganbera-musika" izena jasotzen zuen elizako edo antzerkiko musikatik desberdintzeko. Hamarkadak pasa ahala, "etxeko estilo" gisa ezagutu zena sortu eta finkatuko zen, 1730an Johann Mathessonek estilo landu gisa deskribatuko zuena. Entziklopedista alemaniarrak ganbera-musika edo musika instrumentala goretsi zuen, ahots-musikaren parean: “ligaturak, modulazioak, arpegiodun armoniak, tutti eta soloen arteko txandakatzeak, adagio eta allegroen artekoak, eta abarrekoak hain oinarrizko eta propio zaizkio, ezen elizan edo antzokian alferrik bila daitezkeen; horietan garrantzitsuagoa da giza-ahotsak nabarmentzea, ganbera-musikan estiloak bere jauntasuna ezartzen duen artean; nahiz eta batzuetan melodia ahuldu, beti nahiko du apaindua agertu, hornitua”.

    Europako gorte nagusietan luxurako eta handikeria-erakusgarrietarako idazten zen musikak dirdiratsua eta ikusgarria izan behar bazuen instrumentu kopuruari eta aniztasunari zegokionez, "Hausmusik" ("etxeko musika") izena jaso zuen estiloa askoz apalagoa zen erabilitako baliabideei zegokionean, eta, musikaren profesional eta zaletuen artean gero eta gehiago zabaldu bazen ere, beti gauzatu ohi zen esparru pribatuetan. Alemanian musika-zaletuen taldeak sortuz joan ziren, areto pribatuetan edo kafetegietan biltzen zirenak eta "ganbera-musika" asko kontsumitzen zutenak. “Collegium musicum” edo “Musikalische Gesellschaft” izenak hartuta, gero eta gehiago agertuz joan ziren sozietate horiek, hiruko sonatak edo suiteak bezalako musika-formak hedatzen hasiko zirenak. Horietako askok abeslariak izan ohi zituzten (gizonak eta emakumeak), operen edo kantaten bertsio laburtuak osatzeko, bi biolin, klabe bat, bi zeharkako flauta eta viola da gamba bat erabilita. 

    Dudarik gabe, Georg Philipp Telemann (1681-1767) izan zen "etxeko musika" gisa definitu zenaren komertzializazioan esfortzu gehien eman zuena. Alemaniako konpositoreen artean eta beharbada denbora guztietakoen artean emankorrena, bere garaiko musikariek bezala, organista gisa (Leipzig), "Konzertmeister” gisa (Eisenach), kapera-maisu gisa (Bayreuth) eta hiriko musika-zuzendari gisa (Hamburg) jardun zuen, baina argitaratze-jardun etengabekoagatik eta negozioetarako zeukan gaitasunagatik nabarmendu zen bere kideen artean. Oso gazte oraindik, Leipzigeko Collegium Musicum fundatu zuen 1701ean, oraindik zuzenbideko ikasketak egiten ari zela. Aurrerago, musika-sozietate garrantzitsuak fundatu zituen bai Frankfurten eta bai Hamburgen, elizatik eta nobleziatik banatuko zen independentzia artistiko bati bidea irekiz eta musikaren artea erakutsiz XVIII. mendeko burgesia berriari. 

    "Etxeko musikako" gau-emanaldietara gerturatzen zirenen artean harrera onena izaten zuten obren artean daude suiteak eta hiruko sonatak, gero, seguruenik, horien partiturak erosteko erabakia hartuko zutelarik, beren gozamen pertsonalerako. Telemannek obra-mota horien hainbat bilduma argitaratuko zituen, “Tafelmusik” izenarekin (Mahaiko musika). Momentu haietan oso popularra zen hiruko sonata eta, hamarkada batzuk lehenago, A. Corellik argitaratutako sonaten oinordeko duina ere bazen, jada lau mugimendutan konfiguratuta agertzen zirenak. Dantza-suitetik gero eta aldenduago, zeinarekin bere jatorri italiarrean nahastuko zen, musika-forma berri honek obraren ehundura-garapenean instrumentu melodikoak berdintzat hartzeko joeraren alde egiten zuen. Telemannek berak azaldu zuen bere hiruko sonatetan erabiltzen zuen konposiziorako teknika: “hiruko sonaten konposizioan jarri nuen arreta bereziki, bigarren aldiak lehenengo aldia balira bezala ager zitezen, eta baxua goiko parteekin armonia estuan joango zen melodia natural gisa ager zedin, nota bakoitza beretzako imajina zitekeen leku zehatzean geratzeko. Laudorio gisa esan ohi zidaten genero horretan erakusten nituela hoberen nire talentuak".

    Ezaguna da Johann Sebastian Bachek (1685-1750) G. P. Telemannenganako zeukan estimua, zeinari bere seme Carl Philipp Emanuelen besoetan hartzeko eskatu zion. Urte batzuk beranduago, Leipzigeko Collegium Musicum eskolaren kargu hartu zuen Bachek, Telemannek markatutako bideari jarraiki. Baina, bere laguna ez bezala, Johann Sebastian ez zen enpresaburu trebea eta bere ganberako partitura asko, terminoaren zentzu zorrotzean, "Hausmusik" ziren. Bere obra ezagunenetako batzuk etxeko intimitatean sortu ziren, bere seme-alaba eta ikasleen trebakuntzarako. Beste alde batetik, Alemaniako printzeen gorteetako musikariek pribatuan exekutatzeko obrak behar zituzten. Bachek Leopoldo de Anhalt-Köthen printzearentzako lan egiteko aukera izan zuen sei urtez. Musikaren maitale amorratua zen printzea, batzuetan interprete gisa aritzen zena talde instrumental txikietan. Cötheneko gorteko orkestrak hamazortzi musikari zeuzkan Bach iritsi zenean eta "Collegium Musicum" gisa ezagutzen zen baita ere. 

    Bachek talde horretako musikarientzako konposaturiko obretako bat izan zen flauta, biolin eta baxu jarraituarentzako BWV 1038 sonata sol maiorrean. Sonata horrek baxu-lerroa partekatzen du biolin eta baxu jarraituarentzako konposaturiko BWV 1021 sonatarekin, eta badago uste duenik Bachek baxu jarraitu hori erabili zuela ikasleren bati ahots melodikoak konposatzen irakasteko oinarri gisa. Hala ere, BWV 1038 hiruko sonataren hirugarren mugimenduaren eta “Jesu meine Freude” motetearen parte baten artean dagoen harreman tematikoak argi uzten du Bachek berak konposatu zuela obra bere osotasunean. Lau mugimenduko "Sonata da Chiesa" sonataren antolakuntza formalari jarraiki (Largo, Vivace, Adagio eta Presto), Bachek egitura kontrapuntistikoena erabili zuen azken mugimenduan, fuga. H. Vogten hitzetan, hiruko sonata hau “zoragarria da bere freskotasun eta laburtasunagatik, gazte-xarmaz betea, ez duelarik hargatik bere maisutasun formal eta kontrapuntistikoa galtzen”.

Urte asko daude sonata horren eta Bachen sormenezko azken etapako obra sakon eta bizien artean, “Sonata Sopr’il Sogetto Reale à Traversa, Violino e Continuo”,  BWV 1079 eskaintza musikala bezala ezagutzen dena. Obra hori Bachek Federiko Handiaren gortera egindako bisitan sortu zen, Postdamen, non Carl Philipp Emanuelek klabezin-jotzaile gisa lan egiten zuen. “Spenersche Zeitung” argitalpenean kontatu ziren 1747ko maiatzaren 7an jaso zen topaketa horren inguruko zirkunstantziak: “bere Maiestateak pasatzeko agindua eman zion eta, behin bere presentzian, Forte e Piano deitutakori zuzendu zitzaion, eta, beste inolako prestakuntzarik gabe, abesti bat jo zuen pertsonalki Bachen orkestrako zuzendariarentzako, horrek fuga-forman interpreta zezan. (…) hain alaiki interpretatu zuen, ezen bere Maiestateak erakutsitako atseginaz gain, gainontzeko bertaratu guztiek ere miretsi zuten. Bachi hain izugarri ederra iruditu zitzaion proposaturiko abestia, ezen arauei jarraiki idatziz jarriko zuen fuga gisa, gero kobrean grabatzeko”.

Leipzigen berriro, Bachek abesti erreala garatu eta, handik hilabete gutxira, Breitkopg argitaletxean publikatuko zuen, Leipzigeko azokan. Ursula Kirkendalek ondorioztatuko zuenez, Bachek "Eskaintza Musikala" formalki antolatzeko erabilitako iturri teorikoa Quintilianoren “Institutio oratoria” izan zen, M. Gesnerrek, Leipzigeko Santo Tomas Eskolako lehengo errektoreak, komentatu eta editatuko zuena. Tesi horren arabera, obraren eskema formala erretoriko latinoak diskurtso bat osatzeko proposatu zuen obraren berdina da.  Quintilianorentzako, diskurtso perfektuak bi parte zeuzkan, bakoitza lau momenturekin, eta Bachek zegozkion piezak konposatu zituen momentu bakoitzerako. Lehen partean, honakoak ziren momentuak: “Exordium” (Ricercar a 3), “Narratio brevis” (canon perpetuus), “Narratio longa” (cánones diversi) eta “Egressus” (fuga canónica); eta bigarren partean, “Exordium II” (Ricercar a 6), “Argumentatio: Probatio y Refutado” (kanonak 2ra eta 4ra), “Peroratio in afectibus” (hiruko sonata) eta “Peroratio in rebus” (canon perpetuus). Berriro agertzen da lanean gai erreala, modu literalean batzuetan eta apaindua bestetan. D. Vega Cernudak adierazten duen bezala, flautaren erabilera erregearen aldeko omenaldia da dudarik gabe, nahiz eta ez dakigun ziur gauzatzera iritsi zen edo ez. 

J. Sebastian Bachek "Eskaintza musikala" konposatu zuen datetan gutxi gorabehera, bere seme Carl Philipp Emanuelek (1714-1788), Federiko II.aren gortean klabezin-jotzaile zenak, bere gaztaroan konposaturiko hiruko sonata baten partitura berrikusi zuen. W 145 H 569 sonata da re minorrean, denbora askoan bi biolinentzako eta baxu jarraituarentzako BWV 1036 gisa katalogatu zena, eta, seguruenik, Bachen seme nagusiak egin zuena, bere aita eta maisu zenaren argibideei jarraiki.

MAR GARCÍA GOÑI. Musikologoa.


Prezioa: 10.00 €

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.