es | eu

Iruñako katedraleko musika-kaperak + Ereintza Abesbatza

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2017ko irailaren 2, larunbata - 20.15etan

IRUÑAKO KATEDRALEKO MUSIKA-KAPERA

ZUZENDARIA
AURELIO SAGASETA

ORGANOA
RAÚL DEL TORO


EREINTZA ABESBATZA

ZUZENDARIA
RAMÓN AYERRA


IRUÑAKO KATEDRALEKO MUSIKA-KAPERA

Iruñeko Katedraleko Musika Kapera Nafarroako musika-instituzio zaharrena da. XX. mendearen erdi aldera arte, orkestra propioa izan du, eta ospakizun liturgikoetako zati musikalaren aurrean izaten da duela 800 urte baino gehiago hasita.

Katedraleko Musika Kapera gaur egun 35 kidek osatzen dute, eta denak sekularrak dira, Julian Ayesa organista eta Aurelio Sagaseta kapera-maisua kenduta, biak katedraleko kanonigoak baitira.

Urtean batez beste 50-60 emanaldi eskaintzen ditu, erdia katedraleko kultuan eta beste erdia kontzertuetan.

Espainiako (donostia, Leon, burgos, Toledo, Santiago, Girona, Alcalá de Henares, Granada, Kordobako Meskita, Sevilla,...) eta atzerriko (Erroma, brusela, Luxenburgo, Estrasburgo, Londres, New York, paris, Japonia, Venezia, bergamo, Milan, Lucerna, Torun, Varsovia,...) katedral eta auditorio nagusietan abestu du, eta horietan guztietan Espainiako eta Nafarroako musika aurkeztu du programaren zati batean. 

ENTRADA PROCESIONAL: CAMINO DE SANTIAGO

ANÓNIMO

(S. XII)

Dum Pater familias

(del Cod. Calixtino)

ANÓNIMO

(S. XVIII)

Quand nous partîmes de France

ANÓNIMO

(S. XV-XVI)

Pelegria naizela 

ARREG. AURELIO SAGASETA 
Pelegria naizela-Barkamendu galdez 

EVOLUCIÓN
DEL CORAL
EN NAVARRA:
DE MELODÍA POPULAR A MÚSICA CULTA

ANÓNIMO

(S. XVI-XVII)

Misa de Urrául Alto, 2

ANÓNIMO

(S XVI)

Missa de feria a 4

MIGUEL NAVARRO

(1563-1627)

Gloria Patri, 6 v

(del Magní cat XVI)

ANDRÉS DE ESCAREGUI

(1711-1773)

¿Qué hace desnudo en la Cruz?, 4 

Arch. Catedral Pamplona 

CORAL LUTERANO: DE LOS ORÍGENES A J. S. BACH

CANTO GREGORIANO

Adoro te devote (melodía base)

Choral Zion Hört die Wächter singen BWV 645

J. S. BACH

(1685-1750)

Canto firmo in tenore y trío instrumental

Gloria sei dir gesun, 4 v

CANTO GREGORIANO 

Visus, tactus, gustus

(del Adoro te devote) 

PH. NICOLAI - J. S. BACH 

Visus, tactus, gustus. Amen, 4 

POPULAR

(S. XVI)

Lob Gott, ihr Christen Allzugleich

(monodia)

J. S. BACH  

Lob Gott, ihr Christen Allzugleich

Órgano, BWV 609

Lob Gott, ihr Christen Allzugleich

Coral a 4 v. WBV 151

Jesu, meine freude (selección)

BWV 227 

EGITARAUARI BURUZKO OHARRAK

Dum Pater familias. Abesbatzek Codex Calixtinus-eko (XII. mendea) kantu hau abestuz hasiko dute saioa. Erromesek pozaren tontorretik Santiago ikusten zutenean abesten zuten kantu hori, bakoitzak bere hizkuntzan (hizkuntza erromanikoak sortzen ari ziren). Horregatik, melodia historiko hori batik bat latinez dago, baina oil hizkuntzako eta nederlandera eta alemaneko hitzak ere baditu han-hemenka; Europaren sorrerako babel dorre iradokitzailea da. bertsio zaharrenak, Calixtinus-ek, erritmo askea du, kutsu gregorianoa. Hala eta guztiz ere, gaur egun talde askok, batez ere espezialista ingelesek, nahiago dute erritmo bizi eta irmoarekin interpretatu, irizten diotelako oinez zihoazen bitartean abesten zuten Erdi Aroko erromesek nekez eutsiko ziotela gregorianoaren “erritmorik gabeko erritmoari”.

Guk bi bertsioak eskainiko ditugu. Lehendabizi ahots zuriko abesbatza sartuko da, gero gizonena eta, azkenik, beste abesbatza bat atzeko koruan. Mendeak, bertsioak eta erritmoak konbinatuko ditugu, latinez, euskaraz eta frantsesez.

Urraulgoitiko kyriea. Urraulko bi ahotseko kantu bikain hau (Eguesibarren etaIberon ere abesten zuten XX. mendearen hasieran) herrikoia eta sinplea da eta antzinako kutsua du. “Akats harmoniko” batzuk ditu, eskolan debekatutako ondoz ondoko bostunak. baina ez dio axola, hobe dauden horretan uztea, gustu eta garai kontua baita: Erdi Aroan ohikoak ziren, ez ziren akatsak; gero Jean-philippe Rameauk debekatu egin zituen (1722); eta, azkenik, XX. mendean, Claude debussy-eren garaian, berreskuratu egin zituzten. Kontua da bostunak nola erabiltzen diren.

“Asteguneko mezako” kyriea lau ahotsetara. Iruñeko katedraleko Musika Artxiboan kantu lau zaharreko “Missa in feriis per annum” delakoan oinarritutako.

Errenazimentu aurreko meza zahar bat dute. XV-XVI. mendeko “Vexilla regis” ekin batera, Iruñeko katedraleko gurtza arrunterako sortutako lau ahotsetarako polifonia bertikalen tokiko lehen saioetako bat da. Pentsa dezakegu oinarrizko teknikak ez direla adierazkorrak, baina, “soila dena dotorea ere badela” adierazten duen esakune herrikoia egia dela onartuta ere, musika zahar hori, soila izateaz gain, oso adierazkorra da. Gure helburua da musika-kaperak Kyrie eleison babes-eskari greziarra abesten zuen bitartean gure katedral amaitu berrian durundi egin zuen kantu horretara hurbiltzea. berliozek eta Verdik, adibidez, arranditsuki eta oihuka ere adierazi zuten, baina Erdi Aro berantiarreko
tokiko estetika hartan uzkurki adierazi zuten eskari huts hura: Jauna, erruki.

Miguel Navarro Nafarroako Errenazimentu (batez ere manierista) musikaleko ordezkari nagusia da. 1614an Iruñeko Carlos Labayen inprimategian argitaratu zituen bere
obra guztiak. Eskuz idatzitako obra gehienak Musika Artxiboan daude, kabildoak maisuari 1595ean erositako pergaminozko atril-liburu eder batean. Alde horretatik, duela gutxi haren “opera omnia”-ren edizio kritikoa argitaratu dut neronek. Navarroren obra garrantzitsuenak dira lau eta zortzi ahotsetarako 16 Magni cat, motet eta salmo batzuk eta, batez ere, kantu lauan oinarrituriko salbe ederra. Guk Magni cat baten zazpi ahotsetarako amaierako Sicut erat abestuko dugu, erakusgarri gisa.

Zer egiten du bilutsik Gurutzean? Herri hizkuntzan egindako motet bat da, garaiko testu barroko bat duena, epai eta hitz-jokoz josia: "Nahigabetu, sentitu, hil, pairatu. Kristo nahigabetu egiten da gizakiari penarik ez emateko... ikusi zer-nolako pena ematen duen berak”. Escaregui, Eibarren jaioa eta txikitatik Iruñeko Katedralean hezia, harpalaria izan zen, eta, ondoren, Katedraleko kapera-maisua. Gertutik bizi izan zuen Sakristiaren apainketa, Rokoko estilokoa eta Kapitulu Liburutegiaren antzekoa. J. S. bach-en garaikidea bada ere, haren estiloa Alemaniako maisu handiarena baino aurreratuagoa da (haren seme- alabek maisua jada "zaharra" zela esaten zuten. bistan denez, mugimendu estetikoez ari gara, ez kalitateez. bach gailurra da eta hala nola intenporala, beste "aurreratu" batzuk pasatzen diren bitartean. Hori guztia kontuan hartuta, aipatzekoa da Leipzig-en estilo adeitsua sartzen ez zen bitartean, Iruña bezalako hiri txiki batean jakin bazekitela Italian eta Vienan zer gertatzen zen.

Choral Zion Hört die Wächter singen bWV 645 delakoa Johann Sebastian bach-ek hil baino pare bat urte lehenago konposaturiko Schübler (WbV 645–650) sei koralen bilduma ospetsukoa da. Seitatik 646 zenbakia duena, galdutzat eman da.

Bildumaren izena Johann G. Schübler editoreari hartu zaio, eta gutxienez horietako 5 koral autoreak transkribatu zituen aurreko kantaten zenbait mugimendutan oinarrituta; esate baterako, “Zion Hört” hautatua, 140koa; bertan, cantus rmusetaz tenoreak arduratzen dira.

Koral baten garapenak ematen duen jokoa erakusten du, jatorrietatik bachen eskuetan amaitu arte. Oraingoan, oinarrizko melodiaren amaierara itzuli nahi izan da eta Aquinense doktorearen Erdi Aroko latinera. Horrela nabarmentzen da gai musikala duen unitatea, jatorrietara eta sortu zuen liturgiara itzulita, ahaztu ohi den eta zikloa ixten duen “Amen” barne. Horrela izan zen hasiera, “sicut erat in principio”; alegia, testua eta testuingurua.

Lob Gott, ihr Christen Allzugleich gai monodikoaren garapenaren antzeko beste adibide bat da, kasu honetan Nikolaus Herman-ena (1554); bach-ek organora moldatu zuen (WbV 609), eta, gero, koruak 4 ahots bertikalera aurkeztuko du (WbV 151). bertsio organistikoko cantus rmus goi-ahotsaren esku uzten da, konbinazio-mota guztiak onartzen dituen arren: oboea edo tronpeta solista, e.a. bach soinu-arkitekto ezin hobea da: hain ondo eraikitzen duenez, dena bat dator, baita metalezko konjunto eta saxoen konjuntoarekin ere (badira grabazioak). Eraikuntza artistiko orijinal eta ondo diseinatuaren antzekoa da; dena ondo geratzen da, transmititzen du, nahiz eta material noblearekin edo adreilu apalarekin egina izan.

Jesu, meine freude. Motet hau garai guztietako koru-musikaren gailurretariko bat bezala hartzen da. Orain ez dugu obra osoa eskainiko, lagin bat soilik baizik. 11 zenbaki ditu, eta gauzatzeko zailenak 2, 4, 6,... digitu bikoitiak direla esaten da. bach gai da Johann Franck-en "Jesu, meine" kantu bera, aurretik badena, (motetaren zenbaki bakoitiena) harmonizatzeko modu ezberdinetan, bakoitza bestea baino interesgarriagoa izanik.

Garaiko espiritualtasun pietistaren arabera, Es ist nun nichts 2. zenbakian, egileak superpianoa eskatzen dio koruari, isiltasuna imitatuaz, “nich”, bekatu eta bizioen aurreko erabateko ukapena, eta hizkuntza sinbolista jarraituaz, koral bakoitiek Gurutzearen langet bertikala osatzen duten bitartean, digitu bikoitiek langet horizontala osatzen dute, Erromatarrei eginiko Epistolatik hartutako testuarekin. 3. zenbakiak, Unter deinen, arima mehatxatzen duten trumoiak eta tximistak aipatzen dira, Jesusek babesteko eskaintzen dion laguntzaren aurrean.

11 zenbakien erdian, 6. zenbakia gailentzen da, Ihr aber seid nicht eischlich, Gurutzearen ("harri angeluarra") eta bach-en motet osoaren ardatz lanak egiten dituena. Ihes bikoitz horretan, bi lagetak elkartzen dira: “Zuek ez zarete haragiaren arabera bizi, izpirituaren arabera baizik...”

Moteta 11. zenbakiarekin amaitzen da, bi koruren kargura. Testuan honela abesten da: “Jesús, nire kontsolamendua... Alde hemendik, tristuraren izpirituak, Nire Maisua nire gozamena eta nire alaitasuna baita”.

AURELIO SAGASETA,
KAPERA-MAISUA

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.