es | eu

Lizarrako Antzinako
Musikaren 49. Astea

Musikaren bidaiak
2018ko irailaren 1etik 9ra

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak 49. edizioa aurkeztu du Musikaren bidaiak lemapean

2018ko ekainaren 27, asteazkena

Irailaren 1etik 9ra bitartean, hamaika kontzertu eginen dira.

Irailaren 1etik 9ra bitartean antolatuko den Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen (LAMA) 49. edizioak bidaia fisikoa eta nork bere baitan egindakoa proposatuko ditu, sortzeko bultzada eragiten duen edertasunaren bila. LAMAk hamaika kontzertu eskainiko ditu San Migel elizan eta, lehendabiziko aldiz, Puy Basilikan eta Julián Romano Musika Eskolan. Horrez gain, LAMA Lizarratik irten eta Garesko Gurutzearen elizan ere izanen da, 2017an Orreagan programari zabalkunde eta hedapen handiagoa emateko urtero herri berri bat gehitzearen alde hasitako apustuari jarraipena emanez. Herrien hautaketa Donejakue Bidearekin duten loturaren eta ondare material edo immaterial gisa duten garrantziaren araberakoa da, kultura, ondarea eta artea tarteko dituen ospakizuna osatuz.

Kulturako Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusi Dori López Juríok eta LAMAko zuzendari artistiko Iñigo Alberdik aurkeztu dute gaur goizean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak bultzatutako programa hau. Kulturako zuzendari nagusiak berariaz nabarmendu du Nafarroako Gobernuak programa honekin duela ia mende erdiz geroztik hartua duen konpromisoa. Ibilbide luze horri esker, Lizarra musika klasikoaren eta antzinako musikaren nazioarteko erreferentzia bilakatu da, herri hau kulturaren mapan finkatuz, Donejakue Bideaz harantzago.

Bestalde, Iñigo Alberdik LAMAren 49. Edizioaren programazioa nabarmendu du. Musikaz mintzo zela, zuzendari artistikoak “bidaia eta abentura” direla esan du. “Horren harira, antzinako musika jaialdi bat, oroz gain, denboran barna egindako bidaia da. LAMAn toki batetik bestera joan diren musikak eta instrumentuak entzungo ditugu, hainbat lekutan lan egin duten musikarien lanak eta beste garai eta beste leku batzuen berri ematen diguten doinuak”. Hain zuen ere, bidaiaren ideia hori da aurtengo edizioko kartelaren irudia inspiratu duena.

LAMA-KO PROGRAMA

Bidaia ezinbesteko osagaia izanen da irailaren 1ean, 49. LAMA abian jartzeko eskainiko den kontzertu berezian. Lehendabiziko aldiz, Puy Basilika, arrazoi profesionalengatik harat-honat ibili eta garrantzi handiko eliza eta katedraletan lan egin zuten Nafarroako kapera-maisuek idatzitako lanen oihartzunez apainduko da. Sortzaile haien bidaia profesionala erromeria musikala bihurtuko da Puyko kokapen magikoan. Nafarroako Ganbera Abesbatzak eskainiko du hasierako kontzertu hau, David Guindano zuzendariak egindako bilaketa eta transkripzio lan musikologiko handiari esker.

Aldiz, irailaren 2an, Santa Klara elizan, REMAren (Antzinako Musikaren Europako Sarea) Europako Artista Hasi Berriaren saria jaso berri duen Barroco Tout laukotearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. "Telemannen bidaia.koadernoak” izenburupean, konpositorearen ingurunea eta eraginak deskribatzen dituzten doinuak eskainiko ditu. LAMA kide duen REMA sarearekiko nahiz Festclásicarekiko lankidetzak estrategikoak dira jaialdi honetako zuzendaritza artistikoarentzat.

Irailaren 3an, kokapen berean, programa honetan inoiz entzun ez den musika-tresnaz gozatzeko aukera izanen da: klabiorganoa, klabearen eta organoaren arteko hibridoa. Nazioarteko ospe handia duen Juan de la Rubia organu-jotzailea izanen da XVI. mendeko Europan barna antolatutako bidaia honen gidaria.

Santa Klarako hirugarren kontzertuan “Toledotik Isfahanera” programa izango da protagonista. Lachrimae Consort eta Le concert Persan taldeek eta Sara Hamidi kantariak eskainiko duten mendebalde eta ekialdearen arteko solasaldi musikal hau Pertsia, Espainia eta Italiako XV. eta XVI. mendeetako kantuez, dantzez, monodiez eta polifoniez osatuta dago.

Jaialdian izango duen lehendabiziko parte-hartzean, Paul Van Nevel zuzendari duen Huelgas Ensemble talde mitikoak denboran barna bidaiatzera gonbidatuko ditu San Migel Elizan bildutakoak “Alpha et Omega” programaren bitartez, VIII. eta XIV. mendeen arteko Erdi Aroko polifoniaren mugak zeharkatzeko.

Gainera, Andoni Mercero zuzendari eta Alicia Amo bakarlari dituen Boscareccia taldeak 1709an, Erroman, Händel eta Scarlatti maisu handien artean gertaturiko topaketa, norgehiagoka edo lehiaketa profesionalaren lekukotasuna eskainiko du.

Bukatzeko, LAMAko azken kontzertuan, Les Musiciens du Louvre izanen dira Vivaldiri eskainitako programa monografikoaren protagonistak, izan ere, veneziarraren “Lau urtaroak” obrak denboraren joan-etorria eta urtaroei buruzko bidaia du ardatz musikaren ikuspegitik.

ABONAMENDU ETA SARREREN SALMENTA

49. LAMAko abonamenduak eta sarrerak online eros daitezke jaialdiaren webgunean (www.smade.es) nahiz Baluarteren webgunean (www.baluarte.com).

Abonamenduak abuztuaren 30eko 12:00ak arte erosi ahalko dira. Sarrera solteak kontzertu bakoitzaren aurreko eguneko 12:00ak arte erosi ahalko dira.

Modu presentzialean ere erosi ahalko dira Baluarten, ontzertu bakoitzaren aurreko eguneko 12:00ak arte. Irailaren 1ean, sarreren salmenta kontzertuen egoitzetara aldatuko da.

Puyko Andre Mariaren Basilikan, sarrerak irailaren 1eko 19:15etik 20:15era erosi ahalko dira. Santa Klara Elizan, irailaren 2, 3 eta 5ean, 19:15etik 20:15era. Eta San Migel Elizan, irailaren 7, 8 eta 9an, 19:15etik 20:15era bitartean.

Abonamendu osoaren prezioa 70 eurokoa da (35 eurokoa, gazte-txartelarekin) eta sarrera solteena 12 eurokoa (6 eurokoa, gazte-txartelarekin).

Horrez gain, doako sarrera duten ikuskizunak ere programatu dira. Gurutzearen Elizako (Gares) eta San Klara Elizako (Lizarra) kontzertuetarako eta San Migel Elizako (Lizarra) emanaldi didaktikorako gonbidapena beharko da. Julián Romano Musika Eskolako (Lizarra) kontzertuan, sarrera doakoa izanen da aforoa bete arte. Gonbidapenak Lizarrako eta Garesko turismo-bulegoetan jaso ahalko dira irailaren 1etik kontzertuaren aurreko eguna arte, eta dagokion elizan kontzertuaren egunean.

Informazio gehiago: www.culturanavarra.eswww.smade.es

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak 49. edizioa aurkeztu du Musikaren bidaiak lemapean

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
Garesko Udala
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza
Puyko Andre Mariaren Basilika · Gurutzearen Eliza (Gares)