BERTOPAKETA PIANOAN
Antzinako musika pianoan, musika ugari berreskuratzeko hasiera markatzen duen ohiko praktika berreskuratuaz. Eta hori SMADEren hasierak zuze- nean ezagutu zituen musikaria- ren eskutik.
Programa
Antonio Baciero, piano-jotzailea
Teobaldo I de Navarra (1201-1253)
José Ximenez (1801-1667)
Bernardo de Zala y Galdeano (1685-1740)
Sebastián de Albero y Añanos (1722-1756)
José Ferrer Beltrán (1756- 1815)
Joaquín Asiain Bardají (1758-1828)
Julián Prieto (1765-1844)
Julián Prieto (1765-1844)
Juan Mª Guelbenzu (1819-1886)
Fernando Remacha (1898-1984)
50’
Piano-jotzaile espainiar honek nazioarteko ospea du, eta kontzertu ugari emateak ez dio galarazi musika barroko espainiarrean eta tresna originaletan duen ezagutza sakondu ahal izatea. Aranda de Dueron jaio zen; Iruñean, Madrilen, Sienan eta Vienan egin du formazioa, eta sarritan eman ditu musika historikoari buruzko zikloak, ikastaroak eta abar. Birritan jaso du Diskoaren Sari Nazionala (1979an eta 1984an) eta Munduko Disko onenaren Sarirako izendatua izan da behin (Montreux, 1979). Bach-en Mendeurrenean, Lan osoa ekitaldian parte hartu zuen Lepizig-en (1985) Neue Bach-Gesellschaft-ekin; Schubert-en Mendeurrenean ere parte hartu zuen, Granadako Jaialdian (1978); Filipe II.aren Mendeurrenean, Simancas-eko Artxibo Okorrean (1998); edota Polskie Radio-n, Chopin-en 150. urteurrenean (1999).
Topaketa garrantzitsuak izan ditu Puri Villar, Fernando Remacha, Esteban Sánchez, Badura-Skoda, Santiago Kastner eta Arturo Benedetti-Michelangeli artistekin.
Meritu Zibilaren Enkomienda jaso du, eta Aranda de Dueroko Seme Kutun izendatu dute; bertako musika eskolak bere izena du. Musika Barrokoaren Sozietate Hispanikoko Ohorezko Presidentea da. Gaztela eta Leongo Arteen saria jaso du eta Bach-Riemenschneider Institutuko (Berea/Ohio, AEB) Ohorezko Kidea da.
Hainbat diskoetxetan argitaratu ditu diskoak, hala nola RCA, Hispavox, Ensayo, Etnos, Telefunken-Decca, GAM-Clásica, EMI-Odeon eta Testimonio Editorial diskoetxeetan.
Argitalpenak: Nueva Biblioteca Española de Música de Teclado (UME, Madril, 1979) eta Cuadernos para el piano (Real Musical, Madril, 1980).
ESTELLA-LIZARRA, OROITZAPENEN GORDAILU
Oroitzapen ugari datozkit burura Nafarroako hiribildu eder horren izena gogoratzeaz bakarrik. Hainbat izen datozkit gogora, hala nola Anglés, Esplá, Narciso Yepes edota gure Remacha maitea, eta musikazale eta lagun batzuen izenak ere, adibidez Paco Berruete nekaezinarena, hemen sortu baitzuen Donejakue Bidearen lehenengo Nazioarteko Elkartea. Hemengo oroitzapenak ditut 1954an Kasinoan lehenengo emanaldia egin nuenetik. Handik gutxira etorriko zen Erdi Aroko Ikerlanen Astea; bertan aurkeztu zituen Munich-eko Studio der Frühen Musik taldeak Remachak programatutako oso saio monografiko baliagarri batzuk. Konferentzia horietatik atera zen, besteak beste, Anglésen azken liburua, Teobaldo erregearen koblei buruzkoa, Aurelio Sagasetak eta Jose Maria Llorens-ek Erroman aurkeztu zutena Anglés zendu eta gero (eta niri emandako hitza bete eta gero, orrialde horietariko zazpi bidali baitzizkidan liburua argitaratu aurretik; “Ez dakit zer egin nahi izango duzun horiekin, baina pozik bidaliko dizkizut”, esan zidan afari batean, Remachak bere ordez joanarazi ninduen batean).
Garai hartan, Erdi Aroaren diziplina anitzeko ikerlariek beren lanik berrienak argitaratzen zituzten eta, garai berean, tertulietan eta ekitaldien amaieretako bazkarietan parte hartzen zuten, hala nola Lacarrak, Iñiguez-ek edota José Esteban Urangak –azken horrek, Vianako Printzea erakundearen idazkari ezin langileagoak, izen handiko nazioarteko aldizkaria argitaratzen zuen–. Erakunde horretako bekadun nintzelarik, hiru deialditan parte hartu nuen; hala, Aguilera de Heredia, Sebastián Durón eta Andrés de Sola-ren lehenengo bertsioak aurkeztu nituen. Azken hori Tuterakoa zen, bere aitaginarreba José Ximénez bezalaxe. Biak ala biak Zaragozako La Seo eskolan aritu izan ziren nire lehenengo errezitaldia bezalako programa txikiak aurkezten (Cabezón eta Byrd, hurrengo urtean Londresen ere aurkeztu nuen). Las Claras zentroan, lehenengo lerroan izan nituen Esplá, Pilar Bayona, Narciso Yepes eta Higinio Anglés. Azken hori lehen mailako erreferentea zen Europako musikologian: Erromako Pontificio Istituto di Musica Sacra institutuaren buru izan zen (bere lagun eta miresle Pio XII.ak berarentzat sortua), baita Espainiako Musikologia Institutuaren buru ere, Bartzelonan. Ondo gogoratzen dut nola hunkitu zen bere konferentzia batean Guillaume de Machaut-en Notre Dameko Mezaren musika entzun zenean. Hori izan zen “meza” formako lehenengo musika-lana Mendebaldearen historian, Nafarroako errege batentzat egina (Carlos II.a Evreux-koa?), eta beste errege baten, Teobaldoren, alabarentzat egindako monasterioan geundela entzun genuen.
Urte haietako batean, Ruako San Pedro elizaren klaustroaz maitemindu nintzen eta nire kontzertua bertan egitea proposatu nuen; oso kontu zaila zen, errepidetik oso hurbil baitzegoen, baina Félix Huarte jaunak berak ere (Diputazioko Lehendakari, eta miresle eta laguna) serio hartu zuen aukera hori. Hurrengo urtean, bere alargun Adriana Beaumont andereak bere Iruñeko pianoa utzi zigun Las Clarasera eramateko.
Remacha antolatzaileari programan bere lanen bat sartzea proposatu nion urte batean, la Sonatina, adibidez. “Ez iezadazu bizitza zailago egin”, erantzun zidan. San Migel eliza proposatzera ere heldu nintzen. Ia berrogeita hamar urte beranduago, orain horixe da 10 mendetako konpositore nafarren zerrenda anitza apaintzen duen koroa. Programa oparoa da aurtengoa, pertsona eta lan bereziki interesgarrien izen zahar eta berrien proposamen zirraragarria: Albero, Prieto eta Asiain beren garaiko lehen mailako sortzaileen adierazle dira.
Antonio Baciero